2016/04/06

ASTE BERDEA

Egun hauetan aste berdea ospatzen ari gara eskolan. Astelehenean asanblada egin genuen. Eskolako guztiok elkartu ginen eta andereño batek azaldu zigun zer dan Aste berdea eta gero bideo bat ikusi genuen. Bideoan ikusten zen nola gizon batek unibertsoa birrindu zuela; arbolak paperez bihurtzen zituen eta animalia denak desagertzen zituen. Hortaz hitz egin genuen. Arratsaldean patioa garbitu genuen, oso garbia zegoen. Hurrengo egunean 10:30tan talde jolas bat egin genuen,izena zuen 'Zabor apustua'. Oso dibertigarria zen, hondakinak jaso eta sailkatu behar genituen. Asteazkenean munduko janari batzuk prestatuko dizkigute LH56koek. LH12 eta LH34koek jan egingo degu. Bihar, LH3eta4koak alguazilarekin joango gara ikustera konposta nora botatzen duten eta berak azalduko digun bere lana. Ostiralean ondorietako konpromezua eta asanblada egingo dugu eta honekin bukatuko dugu Aste berdea. Gainera hilabete honetan sarreran bi zabor-ontziak izango ditugu hamaiketako bildukiak jasotzeko. Honela ikusiko dugu zenbat zabor sortzen den bakarrik gure hamaiketakoekin.







No hay comentarios:

Publicar un comentario