2016/04/15

Eskola Kontzertuak: "Planeten Soinua"

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak prestauta, aukera paregabea daukagu orkestra zuzenean entzuteko. Datorren asteartean izango da, apirilak 26. Donostira joango gara, "Victoria Eugenia" antzoki dotorera eta bertan gozatuko dugu "Planeten Soinua"ren kontzertuaz.
Ilargiak, Ana Egiazabal aurkezleak antzeztuko duen Lurraren sateliteak bidaia bat proposatuko digu gure Eguzki Sisteman barrena: bidaldi horretan erabiliko dugun espazio-untzia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bere osotasunean; gure pilotua, Juan José Ocón.
Musikazko ibilbide horren bidez, unean uneko ezagutzaz baliatuta, garai ezberdinetako musikagileek historian zehar planetak nola interpretatu dituzten ezaugutuko dugu. Mozarten ikuspegi bizi eta indartsua, haren "Jupiter" Sinfoniaren bidez; Holsten interpretazio bikaina, "Planetak" bere lanaren bidez; Claude Debussy eta haren "Ilargi zuria" gogoangarria... Beethovenek Lurraz zuen ikuspegia "Pastorala" Sinfoniaz baliatuta... Baina gure Eguzki-Sistemako planeten ikuspegi idealizatu horri egun eskura dugun informazio zientifikoa kontrajarriko diogu. Musika entzuten den bitartean, pantaila batean planetan horiei buruzko egiazko datuak agertuko dira; gure auzokoak diren horiek, guk dakigula, desegokiak dira bizitzeko, klima jasanezina dute eta izaera zakardunak dira.
FITXA ARTISTIKOA
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Juan José Ocón,
 zuzendaria
Egitaraua
J. Williams:
 Star Wars
G. Holst: Venus, the Bringer of Peace
L.V. Beethoven: 6. Sinfonia, "Pastorala". IV.- Tximistak. Ekaitza. Allegro
C. Debussy: Claire de lune
G. Holst: Mars, the Bringer of War
W.A. Mozart: "Jupiter" Sinfonia. IV.- Finale. Molto Allegro
E. Satie (Alfred Leslie): 2ème Gymnopédie
Vangelis: Chariots of Fire
G. Holst: Jupiter, the Bringer of Jollity

1 comentario:

  1. A ze zortea!!! Eta ze enbidia!!! Norbaitek ezin badu joan, ni joango naiz bere ordez nahi baduzue e? jijijijiji
    Ondo Pasa eta disfrutatu!!!

    ResponderEliminar