Atzo gabonetako postala prestatu genuen etxera eramateko. Anai arreba daukatenak anai-arreba txikiaren bila joan ziren eta geletara eraman zituzten. Familika postala osatu genuen Olentzero jartzen. Batzuk portatiletan olentzeroren argazkiak bilatu zituzten eta beste batzuk bazekiten oso ongi nola egin. Espero dugu postala etxe guztietara ailegatu izana!!!
2018/12/20
KONTU AZOKA
Pasa den ostiralean kontu azoka bat antolatu genuen hiruhileko honetan egindako lana herrikoei erakusteko. Orain nola egin genuen azalduko dizuegu.
Lehenengo haur hezkuntzakoek dantza egin zuten eta Agurne, Mila eta Aloña Basajunez, Mariz eta sorginez mozorrotu ziren, eta beraiekin batera dantzatu zuten. Abesten eta dantzatzen ari ziren bitartean kantan pertxonai mitologikoak agertzen ziren eta LH5-6. mailakoak beraiek kantan ateratzen ziren pertxonaien marrazkiekin borobilean dantzatzen zuten .Dantzak bukatu eta gero Oierrek eta Junek aurkezpen txiki bat egin zuten eta gero kondairak ahoz ahoz kontatzen hasi ginen LH 1 mailatik gorako haurrak. Jendeak postu bat aukeratzen zuen eta postu guztien kondairak bukatzen zirenean irrats saioko musika jartzen zen eta orduan postuz aldatu behar zuten.
Espero dugu ostiralean egindako azoka gustatu izana hor egon zareten guztiei!

HERRIKO LIBURUTEGIRA!!!
Atzo herriko liburutegira joan ginen hiru taldetan banatuta liburuak hartzera. Lehenengo taldean LH 1.eta 2. mailakoak joan ziren, gero gu joan ginen eta azkenik 5 eta 6. mailakoak. Oso liburu politxak zeuden.Geihenek Harry Poterren liburuak hartu nahi zituzten. Begoñak asko lagundu zigun. Liburuak irakurtzeko gogoak geneuzkan eta Mónicak liburuak apuntatzen zituen bitartean guk ezin aguantatu, liburuak hartu eta irakurtzen hasi ginen.
Eskerrik asko Begoña!!!
Eskerrik asko Begoña!!!
2018/12/15
Trimestre bukaerako lana
Hemen daukazue 1.go eta 2. mailakook egindako lana. Luze xamarra da baina merezi du bukaera arte entzutea eta ikustea. Eskerrikasko!
2018/12/14
ANTZINAKO EGIPTO
2018/11/29
TXOTXONGILOAK
Gaur goizean autobusa hartu eta Tolosara abiatu gara. Tolosako Euskal Herria plazan elkartu gara. Hamaiketakoa jan dugu eta ondoren txapak banatu dizkigute. Gero eskutik emanda joan gara txotxongiloak ikustera. Ilaran jarri gara eta poliki-poliki antzokian sartu gara eta esan digute zein filatan jarri behar genuen. "Ratoncito Perez"en istoria bat antzeztu digute. Oso polita izan da. Gero autobusean sartu gara eta Berrobira itzuli gara. Gainera eskolako txapa soinean eraman dugu denok Aho bizi garelako.
2018/11/27
Intsusa ukendua egiten
kaixo denoi. Gaur intsusa ukendua egiten ari gara oso ona da azalarentzat. orrela egiten da. Olioa, Argizaria, Intsusa eta kalendula nastu eta berotu ditugu osoerrexa da egiteko. poteetan sartu eta banatu ditugo. espero dugu zuek ere etxean egitea egur denoi eta beste bat arte.
2018/11/23
Alkizako basoan
LOOSAMALISAOA AIIÑAIZA TA AUNAO LARUNI
XAOLA 1 DAUKT
LEHENGO OSTIRALEAN, ALKIZAKO BASORA JOAN GINEN ALKIZA ETA ADUNAKO LAGUNEKIN. TXABOLA BAT DAUKATE.
2018/11/20
INTERNETEKO ARRISKUAK
Atzo goizean ertzaintzak eskainitako bi hitzaldi izan genituen eskolan Interneten eta Sare-sozialen inguruan. Goizeko 9:00etan gurasoei zuzendutakoa izan genuen eta eta 11:00etan ikasle nagusiei zuzendutakoa. Bi hitzaldiak oso interesgarriak izan ziren eta espero dugu emandako aholkuak lagungarriak izatea.
2018/11/16
Haritza landatzen
Pasa den urtean Ainhoak ezkur bat ekarri zuen gelara. Iaztik hona Oierrek bere etxean zaindu egin du eta pixka bat hazi denean eskolara ekarri du bere ontzian. Mikel eta Xabinok lagunduta herriko terrenotxo batean landatu dugu. Orain handia egitea espero degu. Imanolen "Mendian gora haritza" abestu diogu. Honekin seguru haziko dela!!!!
ATARI IRRATIRA
Kaixo:
Berrobiko ikasleak gara LH 3,4,5 eta 6koak, Azaroak 9an ostiralean , Atari Irratira joan ginen. Eneritz izeneko neska batek aurkezpen bat egin zigun Atariari buruz. Bertako kazetari ezberdinek informazio ezberdinen inguruan lanketan ari ziren; kirola, Tolosaldeko herriak , interneta eta maketazioa.
Kazetari batek, maketazioa nola burutzen den azaldu zigun, eta bitartean lankide batzuk etortzen hasi ziren. Bilerak egiten diren sala moduko batera joan ginen, eta bertan asteroko plana azaldu zigun. Ondoren irrati saiora sartu baino lehen , argazki batzuk egin genituen. Denak batera ezin genuenez irratian sartu 4 talde ezberdin egin genituen. Hori egin eta bi taldeetan irratian sartu gintuzten. Hasieran, gure burua aurkeztu eta ondoren jolas bat proposatu ziguten.
3 saio izan ziren, lehenengoan, 7ko taldeak eta bigarrenean 6koak. 3 talde finalera iritsi ziren.
Lehiaketak bukatu eta berriro hasierako salara itzuli eta saria eman ziguten denei. Ataria irratiko bisita bukatu eta hamaiketakoa janez soketako parkera joan ginen.
Azkenean, Santa Klaran autobusa hartu eta Berrobira abiatu ginelarik.

2018/11/15
2018/11/13
2018/11/08
TXAPAK
Kaixo, egunon!
Azaroak 8, asteazkena, txapak egin ondoren, asanblada egin dugu haur eta lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleen artean. Asanbladan, txapak nola banatuko ziren azaldu genuen: herriko postu desberdinetan eta Iriarte jatetxean eskuragai izango dira. Horretarako, LH 3. eta 4. mailako ikasleek txapak kaxa desberdinetan sartu eta banatu zituzten eskola guztian zehar. Ondoren, 5. eta 6.mailakoek denda eta jatetxeetan banatu zituzten. Honetaz gain, egueri eta arratsaldeetan, eskolako sarreran txapak banatzen egongo gara bihar arte: gurasoei, aiton-amonei eta inguratzen diren gainontzeko herritar guztiei. Gogoratu hurrengo ostiral arte txapak soinean eramateko konpromezua hartu dugula! Animatu zaitezte euskaraldi honetan parte hartzera!!

IRAKURKETA SAIOA
Kaixo gurasoak!
Gaur irakasleek ipuin bat kontatu digute. Oso gustora egon gara eta guk aukeratu dugu ipuina. Hauek ziren izenburuak:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)