2018/11/08

TXAPAK

Kaixo, egunon!


Azaroak 8, asteazkena, txapak egin ondoren, asanblada egin dugu haur eta lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleen artean. Asanbladan, txapak nola banatuko ziren azaldu genuen: herriko postu desberdinetan eta Iriarte jatetxean eskuragai izango dira. Horretarako, LH 3. eta 4. mailako ikasleek txapak kaxa desberdinetan sartu eta banatu zituzten eskola guztian zehar. Ondoren, 5. eta 6.mailakoek denda eta jatetxeetan banatu zituzten. Honetaz gain, egueri eta arratsaldeetan, eskolako sarreran txapak banatzen egongo gara bihar arte: gurasoei, aiton-amonei eta inguratzen diren gainontzeko herritar guztiei. Gogoratu hurrengo ostiral arte txapak soinean eramateko konpromezua hartu dugula! Animatu zaitezte euskaraldi honetan parte hartzera!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario