2018/02/23

Inaki Mezquitaren bisita

Otsailaren  19an  Iñaki Mezquita etorri zen;  bera Legorretako irakaslea da. Zaletasun asko ditu eta horietako bat artropodoak aztertu eta argazkiak ateratzea da. Esan zigun, bera Alegiko mendietan,  inguruan  eta lore artean ibiltzen dela artropodoei argazkiak ateratzen. 
Artropodo hitzak  hanka artikulatua esan nahi du. Artropodo guztiek hanka artikulatuak dituzte. 
Burruntziak ikusten dituenean zirraratu egiten da, horregatik erabaki zuen Burruntziei buruzko liburu bat egitea. Burruntziak orain dela 300.000.000 urte sortu ziren. 
Gauza pila bat kontatu zizkigun burruntziei buruz eta araknido batzuei buruz. Oso interesgarria izan zen. Adibidez, burruntziak Indiatik Maldibasetara migratzen dutela hegazkin baten altueran, itsaso gainetik!
Urteko milaka espezie desagertzen dira. Kutsatzen ari  dira 
animalien bizilekuak. Gure esku dago zaintzea, zaborra ez botatzen edo natura errespetatzen.
Eskerrik asko Iñaki!!!!!






No hay comentarios:

Publicar un comentario