2019/03/27

Hondarribi


Pasa den ostegunean Hondarribira joan ginen bi egun pasatzera  eta lagun berriak egitera. Alkizakoekin joan ginen eta lagun pila bat egin genituen: Jokin, Iker, Inar, Odei, Oinatz…urrengo urteetan berriz joan  nahi degu.
GOIZEAN PLAIAUNDIRA JOAN GINEN ETA KATALEJOK EMAN ZIZKIGUTEN ETA HEGAZTIAK IKUSI  GENITUEN.
Harresia ikusi genuen. Etxeak elkarri itsatsita daude. Zubi bat dago. Katez inguratutako plaza bat ikusi genuen.

Harresia ikusi genuen. Etxeak elkarri itsatsita daude. Zubi bat dago. Katez inguratutako plaza bat ikusi genuen.
Hondarribiko aterpetxea handia eta polita da. Aterpetxearen kanpoan  parkea eta 2 kanpo futbol zeuden. Aterpetxeko logelak oso politak eta handiak ziren. Lehenengo  pisuan egon ginen, Alkizakoak alde batean eta gu  bestea .

Bi logela zeuden eta bietan literak zeuden. Asko kostatu zitzaigun lo hartzea. Esnatzeko ez zitzaigun kostatu ezer ez. 1go mailakoak segitun hartu zuten lo. Gau guztian lo egin genuen. 
Janaria ona zegoen. Gosaltzeko colacao eta madalenak zeuden eta afaltzeko zegoen arroza ,saltsitsa,beikon eta jogur. Bazkaltzeko makarroiak, xolomoa eta elatua  zeuden. Mahai bakoitzean bi arduradun zeuden jasotzeko.

Anje parkeko burnizko makil batzuetatik erori zen eta kubitoa eta erradioa puskatu zituen. Anbulantzia etorri zen eta eskaiola jarri zioten eta etxera  joan  zan. Susto handia hartu genuen eta orain hobeto dago.
Hondartza ondar bustikin hankak  tapatu genituen. Hondartzan zuloa egin genuen. Oso ondo pasa genuen.




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario