2019/11/22

Arotz enean egonaldia




Lehengo astean Arotz-eneara joan ginen, Etxarri-Larrauneko ingurumen eskolara bi egun 
pasatzera:

Lehenik eta behin Arotz -eneara sartu eta jolas batzuekin aurkeztu  ginen. Jarraian oheak 
aukeratu eta nezeserra eta beste gauzak ordenatu eta bere tokian jarri genituen.  
Gero jolasteko denbora librea  eman ziguten eta jolasten ibili ginen hamaiketakoa 
jaten ari ginen bitartean. Gero  Margarita,  hildako behi bat ikustera joan ginen bertan 
kondaira bat kontatu ziguten. Ibilaldiari ekin genion eta Jentilzulo izeneko  kobazulo 
batera joan ginen, leku hartan beste kondaira bat kontatu ziguten. Bueltatu eta bazkaldu 
egin genuen.

Gero jolasteko  beste tarte bat utzi ziguten, eta denbora libre horretan futbolinean, 
pinponean, raketan, pelotan, mahai jokuetan eta honelako beste jokuetan jolastu ginen. 
Denbora libre hori bukatu ondoren animalien tailerra izeneko ekintza bat egitera joan ginen. 
Han marrazki  eta antzerki batzuen bidez animali bat deskribatu  behar zen seiko taldetan, 
jokuaren helburua besteek zer animali zen ez asmatzea zen.
Ekintza bukatu eta afaltzera joan ginen. Afaldu ondoren su tailerra egitera joan ginen 
hortxe bertan manta batzuen gainean eseri eta kondairak kontatzen hasi ginen gauaren 
ilunpean. Gero,ekintza bukatzean, lotara joan ginen. (Bueno batzuk behintzat)
JI JI JI!!!!
Hurrengo egunean  ekintza gehiago egin genituen:

Esnatu, maletak egin, gosaldu, egunaren aurkezpena, barruti ibilaldia, globalizazio 
eta ebaluazio ekintzak, janaria eta jolasteko tartea izan genituen.


Oso ondo pasa genuen!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario