2020/04/14

Elenaren mezua

Antzerkiko irakasleak, Elena Aranbarrik, eskolako blogean  mezu bat publikatzea eskatu dit.

Kaixo guztioi! Faltzan botatzen zaituztet. Ziur nago datorren ikasturtean gauza politak egin ahal izango 
ditugula, dibertitu, entseguak egin eta dantzatu zuek bakarrik dakizuen bezala. Tiobiboak birak eta birak 
ematen, saltoka, tirokatzen eta etengabe barre egiten. Nagusienei ez diet ezer esaten, dantza egitea 
ez delako zuen jarduera gogokoena. 😁🤣
Besarkada bat guztiontzat, eta ikasturte arraro hau amaitu baino lehen elkar ikustea nahiko nuke.
Gehien gustatzen zaizkizuen abestietako bat bidaltzen dizuet  etxekoekin dantzatzeko!!!!! !

No hay comentarios:

Publicar un comentario