2020/10/01

Ikasturte berria liburu berriekin

 

Kaixo denoi. Orain arte bloga ixilik eduki badugu ere, hemendik aurrera izango duzue gure berri.

Urtero "Liburuen altxorra" egitasmoan parte hartzen dugu. Galtzagorri elkarteak ipuinez betetako kutxa bat gure eskolara ekartzen digu guk liburu berri eta politak irakurtzeko.

Eskoletatik jasotako praktika onenen artean liburu lote bat zozkatzen dute. Iaz Gemak gure eskolan egindako irakurketa saio baten argazkiak bidali zituen eta SARITUAK IZAN GINEN! Hemen ikusten duzuen liburu lotea egokitu zaigu. A ze poza!!!!

 

1 comentario: