2020/10/30

Miriamen bisita

Soroneako Miriamen bisita izan dugu. Berrobiko ikasketak bukatu zituenean Orixera joan zen eta handik Zaragozako unibertsitatera Arkitekturako ikasketak egitera.

Hainbat lanetan aritutakoa da: Feden paketeen bidalketan, Forumen dendari lanean, tabernan zerbitzatzen... Pasa den urtean ahizparekin batera apustu bat egitea erabaki zuen: Etxeko baserrian baratzako lanetan aritzea.

Soroneako baratzan goizetan dendan saldu beharreko barazkiak biltzen dituzte. Barazkiak garbitu ondoren denbora badute belar txarrak kentzen dituzte. Arratsaldeetan egiten duten lana fisikoagoa da: lurra mugitu, ximaurra zabaldu, landatu...

Pestizida naturalak erabiltzen dituzte, adibidez osinura. Landareen gaixotasunak ekiditzeko eta zomorroek landare txikiak ez jateko erabiltzen dituzte.

Batez ere, Tolosan eta Ibarran saltzen dituzte. Denda horiez gain jatetxeetan ere saltzen hasiak dira. Covid-a dela eta, saskietan prestatzen dituzte barazkiak online saldu ahal izateko. Salmenta handitzen doanez baratza ere handitzen doa.




No hay comentarios:

Publicar un comentario