2020/12/16

Iñaki Artolaren bisita


Iñaki Artolaren bisita izan dugu. Pelotan noiz hasi zen ez zela gogoratzen esan digu. Baina kirola egitea eta jolastea oso gustoko zituela esan digu. Umea zenean Barriola miresten zuen. Urtetan Barriola jartzen zuen kamixeta eta partiduran ikusteko sarrerak oparitu zizikien.  Pelota partidura joan ziren bere anaiarekin batera, anaia Olaizolaren alde zegoen eta Iñaki Barriolaren alde. 22-1 bukatu zuten partidua eta Iñakik negar asko egin zuen.

Lehenengo mailara igotzeak ilusioa egin zion, zorte handia eduki zuela esan digu eta igo ez balitz ere pelotan segiko zuela. Esan digunez ez da erraza pelotatik bizitzea, azken finean denak dira aurkari gogorra eta beti ezin da irabazi. Hala ere, beti ezin da galdu! Firma eskatzeak ilusioa egiten dio pelotak aurrera segitzen duela ikusten duelako, Euskal Herrian bakarrik jokatzen dela eta batez ere herri txikietan. Bertsotan ere ibiltzen da, lagunekin egiten ditu bertsoak.


Pelota partiduak nola erremontatu esan digu. Galtzen zoazenean mentalki ondo egon behar zara, partidua ez delako amaitzen 22garren punturaino eta edozer pasa daitekeelako. Ezkurdiaren kontra galdu zuenean penarekin egon zela esan digu baina ez dela mundua bukatzen, azterketa batean bezala, hurrengo baterako badakizu zer egin duzun gaizki. Galtzen duenean hurrengo egunean gehiago entrenatzen du. Hurrengo partidua nola irabazi pentsatzen du. Momentu honetan aurkari gogor asko ditu baina bat aukeratu behar badu daukan aurkaririk gogorrena Jokin Altuna amezketarra da, pilotari on batetaz gain bere laguna.

Pelotariak dieta jarraitzen dute baina esaten die denetatik jan behar dutela: frutak, barazkiak, potajea eta indarra ematen duten janariak. Gozoak ia ez ditu jaten. Partidu batera atera baino lehenago arroza, petxuga eta jogurra bazkaltzen du. 

Partiduei aurre eguteko egunero entrenatzen du eta egunean 2 orduz. Astean zehar jai egun bat izaten du. Entrenamenduak frontoian eta gimnasioan egiten ditu. Frontoikoetan batez ere pelotan aritzen dira, aurkari batekin edo bikotearekin. Gimnasioan batez ere indarra lortzeko ariketak egiten dituzte. Korrika saioak ere egiten dituzte, erresistentzia eta abiadura lantzeko. Aurretik egindako lanak partiduko momentuan emaitza onak lortzen laguntzen dute.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario