2021/01/29

Ramon Olasagastiren bisita

Astelehenean, Ramon Olasagasti etorri zitzaigun eskolara. Guk, LH 5. eta 6. mailakook, bere ipuin bat irakurri dugu: “Sugaar”. Liburu horren inguruan eta egiten duen lanaren inguruan galdera batzuk egin dizkiogu.

Esan digu gure herriko hainbat tokitan inspiratu zela libururako.  Hasieratik pentsatuta zeukan bere istorioetan neska izango zela protagonista eta “Sugaar” liburuan Izadik garrantzi handia du. “Sugaar” eta “Sasiolako errotaria” liburuekin Xabier Lizardi Saria jaso zuen. Gutxi-gorabehera 10 liburu argitaratu dituela ere kontatu zigun: hainbat komiki, umeentzako liburu batzuk eta helduentzako beste hainbat.


Txikia zenean Bittor etorri zen Berrobiko eskolara. Bittor izan zen euskaraz irakurri, idatzi eta hitz egiten zien lehenengo irakaslea. Bittorrekin irakurtzen eta idazten gozatu zuen. Ramonek argi izan du idaztetik bizi nahi duela eta izan dituen lan guztiak idaztearekin oso lotuta daude: kazetari, idazle eta itzultzaile.


Bukaeran galdetu genion ea ipuinak idazteko trukotxoren bat emango zigun eta aitortu zuen ez dagoela trukorik. Orriaren edo ordenagailuaren aurrean jarri eta ideiak burura etortzea zela. Batzuetan egun osoa lanean pasa eta esaldi bakarra idaztea lortzen da, beste batzuetan aldiz egun bakarrean lau orri idatzi ditzake. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario