2021/04/14

DIGESTIO APARATUA

Lehenengo janaria ahoan sartzen dugu. Ahoan hortzek mastikatu egiten dute eta mihiarekin bueltak ematen zaizkio janariari. Momentu horretan listu guruinek listua botatzen diote janariari. Janari hori elikadura boloan bihurtzen da.

Elikadura boloa irentsi egiten dugu eta faringera pasatzen da. Faringearen bukaeran epiglotisa izeneko itxitura bat dago. Epiglotisaren funtzioa janaria hestegorrira bideratzea da. Bestela, trakeara joango litzateke arnas bidean sartuaz. 

Hestegorritik urdailera joaten da. Urdailean urin gastrikoekin nahastu eta ahia edo orea (papila) sortzen da. Urdailetik duodenora joaten da. Duodenoan gibeleko behazuna eta pankreako urinak gehitzen zaizkio. Momentu honetan eskuragarri gelditzen dira mantenugaiak: proteinak, bitaminak, karbohidratoak, gantzak… 

Duodenotik heste meharrera pasatzen da. Heste meharrean doan bitartean kapilarrek mantenugaiak xurgatzen dituzte eta odolera pasatzen dituzte. Soberakinak heste lodira pasatzen dira. Heste loditik pasa ondoren uzkitik kaka kanporatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario