2021/10/13

MENDUKILO KOBAZULOA

Ostegunean, autobusa hartu eta Astizera abiatu ginen. Autobusetik jaitsi eta kobazuloraino oinez ibili ginen. Bertan Rakel izeneko neska batek kobazulo barruko bizitza azaldu zigun, estalaktitak eta  estalagmitak denbora guztian lanean ari zirela azaldu zigun. Xomorro txuri batzuk ikusi genituen eta gainera kobazulo guztitik ibiltzen ziren. Kobazulo barruan putzu asko zeuden eta putzu hauek zerutik eroritako urarekin sortzen ziren. Kobazulotik atera eta tailerretara joan ginen, han bideoak eta argazki batzuk ikusi genituen. Amaiak sua nola egiten zen erakutsi zigun, Asierrek eta Mónicak probatu zuten. Bukatzeko, amuletoak margotu, arku tiroa eta kobazuloan paretak margotu genituen. Eguerdian autobusa hartu eta Lekunberrira joan ginen, Beigorri izeneko parke batean  bazkaldu genuen. Laurak aldera berriro autobusa hartu eta Berrobira ailegatu  ginen. Oso ondo pasa genuen.




























No hay comentarios:

Publicar un comentario