2021/12/03

Euskararen Astea

Euskararen Astean ekintza mordo bat egin ditugu. Goizero megafoniatik LH5-6ko ikasleek eguneko plana zein zen azaldu digute, eskola apaindu dugu, ikasle ohiak etorri dira ipuinak kontatzera, Maierrek euskararen erabilerari buruzko hausnarketa egiten lagundu digu, euskal dantzak egin ditugu, herri kirolak, taloak egin eta jan ditugu, Berrobi Kantari... 
Mila esker ekintza hauek guztiak aurrera eramaten lagundu diguzuen ikasle ohi, Udaletxeari, herriko aguazilei, gurasoei, aiton-amonei... Zuekin kontatu leike! 
Aste honetako argazki batzuk "Argazkiak" atalean zintzilikatu ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario