2022/02/18

Erdi Aroko gazteluak gaur egungo museoak


Ametsi, praktiketak egitera etorri denari, unibertsitatean proiektu bat egiteko eskatu diote material birziklatuarekin. Horretarako lehen egunean gazteluez hitz egin genuen, adibidez: nolakoak ziren, zer mantentzen duten, zer funtzio betetzen zuten garai batean… Konturatu ginen gaur egun  museo batek lehen gaztelu baten funtzio batzuk betetzen dituela ( kultura eta nortasuna babestu…) Horregatik  erabaki dugu museo bat eraikitzea. 

Lehenengo pausua gure museoaren plano bat egitea izan zen.  Egin genuen  planoa aurkeztu genuen. Azkenean guztien ideiak hartuta museo bat eraiki genuen.

Ideiak hartuta pixkanaka materiala lortzen eta eraikitzeko ideiak botatzen hasi ginen. 

Aurrena zutabeak jartzen hasi ginen, jarraian bambuekin zutabeen goiko parteak lotu genituen. Gero kartoiekin paretak eraiki genituen, ondoren teilatua telaz estali genuen. Bukatzeko museorako kartela eta arauak sortu genituen.   



No hay comentarios:

Publicar un comentario