2022/05/27

LAPONIA

 



-          Josu Iztueta eta Iker Iriarte etorri ziren gure eskolara. Haiek Laponiara, Finlandiara, egindako bidaia baten dokumentala erakutsi ziguten. Laponian hotz handia egiten du. Ibiltzeko eskiak edo erraketak, makilak eta trineoa erabiltzen dituzte. Egun batzuetako ibilaldiak egiten dituzte eta horretarako behar duten guztia trineoan eramaten dute. Ibilaldi horietan jendearekin elkartu gabe egunak egiten dituzte. Furgoneta ere badute. Janaria prestatzeko estufa moduko bat daukate. Barruan sua egiten dute eta berotzeko ere erabiltzen dute. Egun batean furgoneta barruan sauna inprobisatu zuten.  Elur-oreinen karrerak ikusi zituzten. Laponian eski jauziak ere egiten dira.

      Ondoren jolasak egin genituen:

-         Taldeka jarri ginen eta proba ezberdinei aurre egin genien.

           Taldean lana egitea garrantzitsua zela esan ziguten. Taldekideren batek bere aldetik saiakera txikia egiten bazuen giroa txartu egiten zela eta ez dela posible izaten horrelako bidaiak egitea.

           Positiboa izatea beharrezkoa zela esan ziguten, bidaiako une zailei aurre egiteko.


      Eskerrik asko, zuen bidaiako abenturak gurekin konpartitzeagatik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario