2022/06/21

Hadj


Hadj Argeliatik dator. Lehenengo hango janari tipiko bat zein zen kontatu zigun: cuscus deitzen da. Cuscusari espezie asko jarri ahal zaizkio. Cuscusa  normalean ostiralero jaten da. Cuscusa esne irakinarekin, barazkiekin, tomatea moztua-rekin eta azukrearekin jaten da. Cuscusa festetan jaten da. 

Argelian arropa desberdia erabiltzen da, emakumek beloa eramaten dute. Gizon batzuek eraman dezakete baina ez da ohikoa.

Ostilarelo Meskitara joaten da baina ez da derrigorrezkoa. Argelian egunero bost aldiz errezatzen da. Urtero Ramadana egiten da. Ramadana hilabete oso batean ezin duzula jan da, bakarrik eguzkia ez dagoenean jan daiteke. Ramadana ilargiekin kontrolatzen da. Ramadana bukatzen denean festa bat egiten da. Festa horretan familia elkartu eta pastelak jaten dira.

Argelian bi hizkuntza daude: Frantsesa eta Arabea. Asko hitzegiten ez den beste hizkuntza bat ere badago. 

Argelian ezkontzak oso desberdinak dira. Emakumek urrezko soinekoak eramaten dituzte. Gizonek esmokin beltza edo urdin iluna eramaten dute, baina udina ez da askotan erabiltzen. 

Azkenik gure izenak jarri zituen arbelean eta bakoitzak berea paper batean idatzi genuen. 



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario