2022/09/08

ESKOLAKO LEHENENGO EGUNA: JOLAS KOOPERATIBOAK

Gaur eskolan hasi gara. Eskolara sartu eta kanta batekin aurkeztu dizkigute irakasle berriak. Irakasle berriak Unai, Idoia, Iñigo, Mikel eta Lide dira. Haur eskolara Laida etorri da.

Lehenengo gelan oporretako egun bat kontatu dugu, elkar gehiago ezagutzen aritu gara. Jarraian patio garaian patioan jolastu dugu. Patio ondoren 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. mailakoak nahastuta 6 taldetan jarri gara. Taldeka erronka desberdinak garaitu ditugu. Erronkak gainditzeko talde-lanean ibili gara.

Oso ondo pasa dugu! 






No hay comentarios:

Publicar un comentario