2022/10/19

Eukenen baratza


Atzo Asierren amonaren baratzera joan ginen. Eukenek baratzean loreak zituen eta batzuk usaidunak ziren. Loreak erleak erakartzeko eta beste intsektu batzuk uxatzeko ditu. Fruituek hazia daukatenean erlea ibili dela esan nahi du.
Ilarrak babestuta zeuzkan katuak ez ibiltzeko.
Haziak lehortzeko paper txurian gorde behar dira. Gero konjeladorean gorde eta pote itxi batean gorde udaberri arte.
Letxugen eta porruen hazia lortzeko luzatzen utzi behar dira.
Babarruna, artoa, palomiten artoa eta kalabaza haziak eman zizkigun. Pipar haziak ere sekatzen jarri ditugu.
Orain udaberri arte itxoin eta baratzean landatuko ditugu.
Eskerrikasko Euken!





 

No hay comentarios:

Publicar un comentario