2023/04/27

AXI, ERLEZAINA

Atzo Axi gure eskolan egon zen eta erlezaintzari buruzko informazio asko eman zigun. Erlauntzietan arrak eta emeak daude. Arrak alperrak dira eta etxean geratzen dira. Emeak, berriz, langileak dira; janari bila joaten dira, ur bila eta kumeak eta arrautzak zaintzen dituzte. Erreginak amodioa norekin egin erabakitzeko zerurantz hegan abiatzen da ar guztiak atzetik dituelarik, gora eta gora igotzen da erle bat duen arte. Erle hori da indartsuena; orduan amodioa egiten dute eta erle arra hil egiten da. Erregina jeisten da eta arrautzak jartzen ditu, egunean 3.000- 5.000 arrautz. Erregina 5 urtetik behin aldatzen da. Erregin berria arrautzetatik ateratzen den lehena da jaiotzean beste lau erleak hiltzen ditu. Bi erregin daudenean zaharrena bidali egiten dute erlauntz erdiarekin (20.000erle). Erleen etsaiak barroa, liztor asiatikoa eta gizakiak dira. Barra lepogainean jartzen zaie eta hegalak kentzen dizkie, liztor asiarrak erleak hiltzen dituzte eta gizakiek eztia kentzen diete. Gizakiak eztia kentzeko jantzi berezi bat janzten dute, kea bota eta erleek alde egiten dute, orduan eztia hartzen dute.

Mila esker Axi, oso interesgarria izan da dena eta asko ikasi dugu!







No hay comentarios:

Publicar un comentario