Atzo goizean, Elduaingo Intzene etxean apopilo dagoen Katieren bisita izan genuen. Irlandarra da bera, Belfasten bizi da, eta Lakarie dendako Agurtzane, Pedran eta Sinaren etxean egongo da udaberrira alderarte. Berak gure hizkuntza, euskara, ikasi eta gure parajeak ezagutzearen truke, berarekin ingelesa praktikatzeko aukera eskaintzen digu, eta elkarrizketatxo bat egiteko aprobetxatu dugu, Maiterekin geundela. Eskerrik asko, Katie! Gozatu gure herriaz!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina