Berrobiko Altxa Burua taldeak pantailen erabileraren garrantziaz jabetuta eskolara Maitane Ormazabal etortzeko aukera luzatu zuen.
Martxoaren 11n, asteartean, Maitane Ormazabal etorri zen Berrobiko eskolara pantailen erabilerari buruz hitzegitera.
Estatu Batuetan "Data center" dago eta hor mundu guztiko pertsonen informazioa gordetzen dute. Pertsona bakoitzari zer gustatzen zaion edo zer ez, 20 minutuero kamara eta audioa aktibatzen dute momentu horretako irudi edota soinua jasotzeko... Datu hauek telefono mugikor, tablet, ordenagailu, Alexa edota telebistatik lortzen dituzte, alegia, internetera lotuta dauden gailuetatik.
"Data broker"-i datu hauek saldu egiten dizkie. Horren araberako iragarkiak jasotzen ditugu gure gailuetan. Guk gustatzen zaizkigun gauzak behin eta berriz ikusita erostea nahi dute.
Aplikazioek dirua lortzen dute gu pantaila aurrean pasatzen dugun denboraren arabera, beraz, gu pantailaren aurrean egotea nahi dute. Horretarako gure gustoko bideoak jartzen dizkigute eta bideo horien intentsitatea handitzen joaten da.
Influenzerrek "like"-ak lortzeko leku arriskutsuetan argazkiak eta bideoak egiten dituzte. Bakoitzean erronka zailagoei aurre eginez eta batzauk hil egin dira. "Like"-ak lortzeko gezurrak publikatzen dituzte.
Orri berri batera sartzen garenean Cookie-ak onartzeko edo erretxazatzeko eta suskribitzeko eskatzen digute. Onartzen badugu guri buruzko informazioa gordetzeko eta erabiltzeko baimena ematen ari gara.
Interneten dagoen zure argazki, idatzi edota bideo batzuk borratu daitezke. Horretarako google-n "Derecho al olvido" jarri eta horko urratsak jarri behar dira.
Ziberbulling-a egiten badizute "Canal Prioritario" erabilita sareetan dagoena gelditu dezakezu.
La Sexta-ko Salvados programako "El lado oscuro de las redes sociales" saioa oso interesgarria dela aipatu digu Maitanek. Ez da umeentzat baina guri gurasoekin batera ikusteko gomendatu digu.
Eskerrik asko, Maitane, azalpenengatik eta zurekin ikasi dugun guztiagatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina