2025/05/16

ESKOLAN ERE HASI DUGU EUSKARALDIA


Euskaraldian zehar, egunero bideo bat ikusiko dugu; jende ezaguna edo guretzako esanguratsua direnek euskarari buruz guretzat eginiko akuilu-hitzak dituztenak. 

Lehenengo eguneko bideoa: Pirritx eta Porrotxen mezua, "Berrobi, euskararen harrobi"


Gaurkoan,  gure Agurne agertu zaigu hitz-joko polit batekin eta bukaeran hauxe abestu digu: 

Gora ta gora beti
hain gora Berrobi
euskaraz egin dezagun
orain eta beti






 

2025/05/13

AGUR LIBURUEN ALTXORRARI

 Gaur etorri zaigu Galtzagorri-kidea,  eskolaz-eskola dabilen liburu preziatuen altxorra eramatera. Bide batez, ipuin-kontalari aritu zaigu, gure belarriak goxatuz.  Altxorra gurean egon den denboran, hainbat ipuin eta istoriotan barrena bidaiatuz biziberritzeko aukera izan dugu; hurrengo ikasturtean ere zain egongo gara ipuin berrien egarri.