Euskaraldian zehar, egunero bideo bat ikusiko dugu; jende ezaguna edo guretzako esanguratsua direnek euskarari buruz guretzat eginiko akuilu-hitzak dituztenak.
Lehenengo eguneko bideoa: Pirritx eta Porrotxen mezua, "Berrobi, euskararen harrobi"
Gaurkoan, gure Agurne agertu zaigu hitz-joko polit batekin eta bukaeran hauxe abestu digu:
Gora ta gora beti
hain gora Berrobi
euskaraz egin dezagun
orain eta beti
Bi lagun izan ditugu gaur protagonista gure euskaraldi propioan: jangelako hezitzaile Ibai eta IƱaki Artola pilotaria!
Ibaik dio harritu egin zela euskaraz nola egiten dugun ikusita; ondo ari garen seinale!
Alegi eta Berrobi, euskararen harrobi!
Guk ez badugu egiten, zeinek egingo du ba?
Ikusi, ikusi gaur zein bistaratu zaizkigun! Aitzol alkatea eta Goazeneko Luka.
Arnasa behar dugun bezalaxe behar dugu euskara.
Euskarak gu behar gaituen bezala behar dugu guk euskara.
5.egun honetan, Eskola kirolean hezitzaile dugun Jon eta Ene Kantak egiten dituen Nerea Urbizu izan ditugu hizlari.
Jonek esan digu kirolean ere euskaraz aritu behar dugula eta Nereak berriz, beharrezkoak garela oso, hain ondo ez dakitenen eredu izateko.
Euskaraz bizi, gora Berrobi eta gora euskara!
Begira, begira zein etorri den oraingoan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina