2015/05/28

Emanaldia


Ostiralean,  ikasturte bukaerako bi emanaldi egin genituen. Emanaldi horietan, antzerkia, dantza  eta musika egin genituen. Goizean, 10:00etan Aduna eta Alkizako eskolakoak etorri ziren. Arratsaldean denentzat tokia egongo ez zenez, guraso batzuk goizean etorri ziren. Munduko dantzak egin genituen: Mexiko, Kuba, Hawai, Estatu Batuak eta Indonesia. Bi antzerki egin genituen: Zonbigunea eta Ametsen kutxa. Bi publizitate ere egin genituen: Tinte plis eta beste bat. Arratsaldean, emanaldia eta gero, 6. mailakoak, antzerkiko andereñoari bertso bat bota zien eta lore sorta bat ere oparitu zien. Mertxeri, beraien tutoreari, beste bertso bat bota zien, lore sorta bat eta koadro batzuk oparitu zizkien. Jende asko etorri zen, asko gustatu zitzaien eta oso pozik geratu ginen.








No hay comentarios:

Publicar un comentario