2015/05/28

MAKIL INTSEKTUAK GURE GELAN

Astelehen batean Olitetik bost makil intsektu ekarri zituen Elik, bi txiki eta hiru handi. Hiru handietatik, bi emeak dira eta bat arra. Gelan zaindu ditugu larrosaren hosto berdeak emanez eta noizbehinka urarekin freskatuz.
Zulodun kaxa batean eduki ditugu arnasa hartu ahal izateko, baina txikietako bat, oso txikia zenez, kanpora atera eta desagertu egin da. Beste egun batean arra eta emeetako bat, ipurdiak elkartuta zituztela ikusi genuen, zertan arkiko ziren? Ez dugu arrautzarik edo intsektu berririk ikusi.
Hostoak jan eta kaka egiten dutela konturatu gara.

Egun batean, kaxa garbitzean, emeetako bati hanka bat puskatu zitzaion (oso delikatuak dira xomorro hauek…) eta egun horretatik aurrera, ipurdi aldetik, likido berde bat botatzen zuela ohartu ginen. Hasieran, pixkanaka hanka berria aterako zitzaiola espero genuen, baina egunak aurrera pasa ahala, eme hori geroz eta ahulago ikusi dugu eta azkenean hil egin da. Atzo gertatu zen hori. Agurtu eta belar artean utzi genuen. Orain, bi handi eta txiki bat ditugu.

2 urteko gelakoak   Maiatzak 28

No hay comentarios:

Publicar un comentario