2018/09/28

Basajaunaren bila


Gaur Eskolako Marirekin basajaunaren bila abiatu gara.Mapa bat eskuetan dugula,  gure ustez basajaunaren etxera iritsi gara, kanpoko paretan BA_ _rekin hasten den hitza marraztuta baitago. Baina ez, Iñakiren etxea da eta BASAJAUN  ez zuen jartzen baizik eta BARAZKI. Iñakik esan digu basajauna ez dela, nekazaria baizik. Azenarioak eman dizkigu basoan bizi den astoari emateko eta guk txintxo-txintxo agindua bete dugu. Marik susto txiki bat hartu du, astoa otsoa zela uste baitzuen. Astoak gustura jan ditu guk emandako azenarioak. Etxaberaino iritsi gara. Basajauna ez dugu ikusi baino basoa zeharkatu dugu belarri, sudurra eta begiak adi-adi ditugula. Bueltakoan galtzagorriak bilatu ditugu eta beraiekin jolastu gara. Hurrengoan Tartaloren bila joango gara.




No hay comentarios:

Publicar un comentario