2021/10/18

Dinosauroa jaio da


 Aurreko astean dinosauruaren arrautza jarri genuen uretan eta gaur goizean jaio dela ikusi dugu. A ze sorpresa!!!


2021/10/16

GAZTAIN JATEA

 Aurten ere gaztain jate ederra egin dugu!!!!!

Elduara joan ginenean gaztainak bildu genituen eta gaur jan ditugu!!!!!






2021/10/13

MENDUKILO KOBAZULOA

Ostegunean, autobusa hartu eta Astizera abiatu ginen. Autobusetik jaitsi eta kobazuloraino oinez ibili ginen. Bertan Rakel izeneko neska batek kobazulo barruko bizitza azaldu zigun, estalaktitak eta  estalagmitak denbora guztian lanean ari zirela azaldu zigun. Xomorro txuri batzuk ikusi genituen eta gainera kobazulo guztitik ibiltzen ziren. Kobazulo barruan putzu asko zeuden eta putzu hauek zerutik eroritako urarekin sortzen ziren. Kobazulotik atera eta tailerretara joan ginen, han bideoak eta argazki batzuk ikusi genituen. Amaiak sua nola egiten zen erakutsi zigun, Asierrek eta Mónicak probatu zuten. Bukatzeko, amuletoak margotu, arku tiroa eta kobazuloan paretak margotu genituen. Eguerdian autobusa hartu eta Lekunberrira joan ginen, Beigorri izeneko parke batean  bazkaldu genuen. Laurak aldera berriro autobusa hartu eta Berrobira ailegatu  ginen. Oso ondo pasa genuen.




























2021/10/06

Irakasleen ipuin kontaketa

Gaur irakasleek ipuin bat kontatu digute irrati bidez. "Txirri, Mirri, Txiribiton eta ilekizkur"ren ipuina kontatu digute. Oso ongi kontatu dute eta oso gustura egon gara entzuten.

Eskerrikasko Mireia, Begoña, Alaitz eta Asier




2021/10/05

2021/10/03

Baratza ,baratza hasi dadila dantza!

Irailak 24ean baratzako belar txarrak kentzen ,ureztatzen ...

LH3koak atxurrekin aritzen
hasi dira . 



Hauek  dira Ekainean ereindako kalabazen landareak