2023/02/28

2 ETA 3 URTEKO IKASLEAK ESPERIMENTATZEN, SORTZEN,...

 HONA HEMEN  AZKENALDIAN MATERIAL EZBERDINEKIN ESPERIMENTATZEN EGON GARENEKO ARGAZKI BATZUK
GORAIZEEKIN... 


AKUARELEKIN...




ESKULTURAK SORTZEN...


EGUNKARIA TXIKITZEN...




ESTANPAZIOAK EGITEN...





BIDEAK SORTZEN....



ETA HURRENGOAN GEHIAGO. 


2023/02/14

Margoketa tailerra

Margoketa tailerrean iñauterietarako prestatzen ari gara. Tolosako iñauterietako karteleko koloreak atera ditugu horia, magenta eta cian-a erabiliz.






Euskara murala


Pasa den asteazkenean Arkaitz Urangarekin egon ginen. Arkaitzek Euskara izeneko murala marraztu eta margotu ditu Kandin dendako paretean. Berak azaldu zizkigun muralak dituen sinboloak eta marrazkien esanahiak.

Mila esker Arkaitz, plazer bat izan da autorearen hitzetan muralaren esanahia ezagutzea.



2023/02/09

BILBON IKUSITAKO ESKULTURAK

 

Idi-bihotzak tamaina handiko puxika moduko batzuk dira. Eskultura hau Jelf Koonsek egin zuen. 1994an hasi zen ospakizuna gaiarekin eta gai horren barruan eskultura bat egin zuen IDI-BIHOTZ izenekoa. Koloretazko karroza bat ematen du eta berak umetan bizitakoa erakutsi nahi digu.


GizonaK Burdina Garaitu

Gizonak burdina garaitu, 2 metro neurtzen dituen eta 700kg pisatzen dituen pertsonaia bat da. Bere helburua da, eskuetan daukan burdin bat tolestea eta bere konzentrazio guztia burdina tolesteko erabiltzen ari da.

Eskultura ikusterakoan  mutil handi-handi bat erdi eserita bere eskuetan  burdin batekin ikusiko dezu. Pertsonaiaren beste bereizgarri bat duen bolumena da, masa handi bat dauka.

Jesús Lizaso da egilea, Euskal Herriko artista oso famatua da. Lizasok eskulturetan zura, altzairua eta brontzea bezalako materialak erabili ditu.



ZUBIZURI


Zubizuriri “Calatravaren zubia” ere deitzen diote zubia eraiki zuenak Calatrava zuelako izena. Zubizuri estruktura berezi bat du: kurbatua, zuria eta liraina da, gainera, errekaren gainean 10 metrora dagoen belaontzi handi bat ematen du. Jendeak diskusio asko izan ditu Zubizuri kristalezkoa zelako, gaur egun alfonbra dauka jendea ez irristatzeko. Zubizurik Uribarte kalea eta Canpo Volantin pasealekua lotzen ditu. 

Zubi hau beti polemikaz inguratuta egon den arren, hiriko sinboloetako bat da.


Santiago Calatrava hainbat proiektuen egilea da Bizkaian, haien artean Zubizuri eta Bilboko aireportua. Benimámeten (Valentzian) 1951n jaiotako eskultore, ingienari eta arkitektoak, 1999an Asturiaseko “Printzearen Arteen Saria” jaso zuen.


ZUHAITZ GARAIA ETA BEGIA

Tall tree and eye (Zuhaitz garaia eta begia) 2009. urtean sortu zen. Eskultura hau Guggenheim museoaren kanpoaldean dago. Eskulturak 3 ardatz ditu eta ardatz horien inguruan finkatutako 73 esfera islatzaile ikusi ditzakegu. Ikusle baikoitzak modu desberdinean ikusten du. Zuhaitz garaia eta begia eskulturak gauzen itxuraren izaera iheskorra adierazten du. Eskulturaren tamaina 1297 X 442 X 440 cm-koa da eta altzairu herdoilgaitza eta karbono-altzairuaz eginda dago. Eskultura honen egilea Anish Kapoor da.


ISPILUA

Ispilura sartzerakoan ikusten da paretak, lurra eta sabaia kristalezkoak direla eta ez dakizu gela noiz amaitzen den. Sabaitik argi batzuk zintzilik daude eta ez dakizu zenbat izar dauden. Launaka bakarrik sartu daiteke eta kamararekin sartu daiteke. Argazkiak eta bideoak oso politak geratzen dira.

Yayoi Kusamaren artelana da.


PUPPY

Jeff Koonsek Puppy sortu zuen. Puppyk West Highland Terrier txakurraren antza dauka eta lorez estalita dago. Konfiantza eta segurtazuna pizteko diseinatu zuen eskultura publiko hau.

Puppyk lehenaldia eta orainaldia elkartzen ditu.




MAMAN

Erakitzailea Louise Bourgeoise da. Eskultura 2002 eraiki zuen. Eskuturak 9m neurtzen ditu. Mamanek esanahi bat dauka. Louisen ama oso babeslea zen eta armiarmak ere babesleak dira. Bere amaren omenean eginda dago. Louisen amak hariarekin  ehuna egiten zuen  armiarmak hariarekin sarea egiten duten bezala.  



2023/02/06

Autoerretratua

Gaur gure aurpegia nolakoa den aztertzen aritu gara ispiluaren aurrean. gero gure autoerretratua egin dugu. Lan polita ezta? Saiatu zuek ere etxean egiten, oso zaila da!