2024/02/26

GURE INBERNADEROA

 Gure inbernaderoa hautsita zegoen. Gurasoei laguntza eskatu genien. Hiru guraso animatu ziren eta hiruen artean konpondu dute.                                     

                           

                                                 Eskerrikasko hirurei!!!!!



2024/02/22

Kroketak

 Bexamela:


Lehenengo zartarira mantekila botatzen duzu eta dena urtzen denean irina bota behar da. Gero esnea botatzen duzun bitartean nahastu. Bukaeran urdaiazpiko zatitxoak bota eta nahastu.


Masa ontzi batera atera eta hozten utzi.


Kroketak:


Lehengoan egin genuen kroketa masarekin gaur kroketak egin ditugu.


Nola egin:

- Plater batean irina jarri.

- Plater batean bi arrautz irabiatu.

- Plater batean ogi birrindua jarri.


1. Masa zati bat eskuetan hartu, eta irinarekin forma eman.

2. Arrautzetatik pasa.

3. Ogi birrinduarekin inguratu. 

4. Plater batean utzi.

5. Sutan zartari bat olioarekin jarri eta frijitu.









TAILERRAK

 ARGAZKI GEHIAGO HEMEN







2024/02/07

Frutan brotxeta

 Gaur fruta brotxeta jan dugu hamaiketakoan. Guk prestatuta eta 2-3 urtekoei ere eskaini diegu. Denok jan dugu eta oso goxoa zegoen.






2024/02/05

HHkoen joskintzako erakusketa


 

Ordiziako azoka

 


ELIKATUZ


Autobusean Ordiziara joan ginen. Iritsi ginenean taldeka jarri ginen eta “Delikatuz” izeneko eraikin batera sartu ginen. Han azoka nola hasi zen jakiteko bideo bat ikusi genuen. Sute bat egon zen eta ondoren baserritarrek azokan beraien produktuak saltzeko baimena eman zuten. Azokan salgai jarri eta herritarrek behar zutena erosten zizkien. Bideoan lehengo eta oraingo azoka nolakoak ziren ere ikusi genuen. 


Gero taldeetan jarri ginen eta talde bakoitzari 8 euro, karpeta eta boligrafoa eman zizkiguten. Diru horrekin azokan erosketak egin behar genituen. Gure taldekoei ogia, erremolatxa eta behi gazta erosteko esan zigun. Eta geratzen zitzaigun diruarekin taldean nahi genuen beste zerbait erosteko aukera geneukan. Erosi genituen gauzetatik 1 aukeratu behar genuen eta saltzaileari galderak egin. Produktu hori nongoa den, noiz landatua edo ekoiztua den, nola landatu edo ekoiztu zuten eta saltzen duten prezioa. Guk ogia aukeratu genuen eta esan zigun irina, ura eta gatzarekin egin zutela. Amasadora erabili zuela eta labera sartu baino 2 egun lehenago hasi zela ogi hori egiten. 


Bueltatu ginenean hamaiketakoa jan genuen. Jarraian elikadura piramidea ikusi genuen eta ondo jatea inportantea dela ikusi genuen. Piramidea zabaletik estura doa. Zabalenean dauden elikagaiak askotan jan behar dira eta alde estuan daudenak gutxitan. Zerealak, ogia eta pasta behean zeuden; fruta eta berdurak bat gorago; gero gazta, esnea, lentejak, garbantzuak… ; eta gora-goran hanburgesa, karameloak, ketxup-a…  eta horrelako gauzak. Punta puntan dagoena astean behin jan behar dela esan zigun. Etxean egindako hanburgesa tabernakoa baino osasuntsuagoa dela esan zigun.

Ondoren esperimentu bat egin dugu. Botila haundi batean ura zegoen eta betadine tanta 1 botatzen badiogu ez da nabaritzen baina potetik asko botatzen badiogu ura zikindu egiten da. Horrekin hau ikasi dugu, goxoki bat jaten badu gure gorputzak ez du notatzen baina egunero goxokiak jaten baditugu bai. 


Gero azoka eta supermerkatuaren arteko diferentziaz hitz egin dugu. Azokan saltzaileak dira produktu horiek sortu dituztenak eta produktuari buruz galderak egin diezaizkiozu. Supermerkatuetan ez dute jakiten produktua nola edota noiz egina den. Horrez gain, azokan ez dago bitartekaririk produktua sortu den lekutik zuzenean gure eskuetara dator. Supermerkatuetan aldik bidaia luzea egiten dute produktuek eta bitartekariak egoten dira.


Bukatzeko erositakoa banatu, autobusa hartu eta Berrobira bueltatu ginen.


2024/02/02

YUKU ETA HIMALAIAKO LOREA

 YUKU ETA HIMALAIAKO LOREA euskerazko pelikula ikusi dugu Haur hezkuntzako 4-5 urtekoak eta LH 1-2 mailakoak. Oso gustura egon gara beste hainbat eskolako ikasleekin.



2024/02/01

MAITE IRIS ARKEOLOGOA

Gaur goizean bideodei bat egin degu Maite Iris arkeologoarekin. Galderak egin dizkiogu Maiteri bere lanbideari buruz eta berak oso jator erantzun digu.

Ikasi degu arkeologiari buruz, ze tresnak erabiltzen dituzten, nolako arropa ibilitzen dute eta nolako fosilak bilatu dituzten. 

Pila bat ikasi behar da arkeologoa izateko, berak Batxillerraren ondoren 14 urte pasa ditu ikasten. Berak txikitatik nahi zuen arkeologoa izan.





Joskintzako tailerren egindako lana

 Joskintzako lehen tailerra bukatu ondoren, hemen ikusi dezakezue ze lan politak egin ditugu.

 


Pu! Zu izan al zara Martin?

 Pu! Zu izan al zara Martin? ipuina kontatu digu Uxuek.

Gustura entzun dugu. Eskerrik asko Uxue! hurrengoan beste ipuin bat? gu beti prest gaude entzuteko.