2021/05/24

DYAKOAK ESKOLAN!

Pasa den ostegunean DYAko Eva etorri zen gure eskolara. Coronavirusari buruz hitz egin zigun. Azaldu zigun birusa eta gaixotasunaren arteko desberdintasunak. Gero ikusi genuen birusa nondik sartu daitekeen  gure gorputzean eta zer neurri hartu behar ditugun hau ekiditzeko: musukoa, eskuak garbitu, distantziak, gauzak ez konpartitu eta aireztapena. Gel txiki bat oparitu zigun zintzilik eramateko. Eskerrik asko Eva!!







2021/05/19

BERROBIKO KONTENEDORE BAT ERRE EGIN DA


Gaur, goizeko 7:05ean Kelex eskola garbitzen zegoen bitartean ke zuri bat ikusi du, pentxatu du belar txarrak erretzen ari zirela. Hortik gutxira Beatrizek Kelexi deitu dio kontenedoretan bi metroko sua zegoela esanez. Orduan herriko aguazilei deitu die Kelexek.
 Aguazilak etorri dira eta basurak baztertzen hasi dira. Bitartean, ertzainak etorri dira eta maleterotikan estintorearekin sua itzaltzen saiatu dira, baina ez dute guztiz lortu. Orduan, suhiltzaileak etorri dira, eta sua itzali dute.







 

Carlos anestesiologoa

Carlos Enrique Valladares Hernandez medikuaren bisita izan dugu. Perutarra da eta han egin zituen medikuntzako ikasketak. Ikasketak egiten eta praktiketan, denera, 12 urte igaro zituen. Ikasketak amaitzean lehenengo urtea Amazoniako landa eremuko herri batean igaro zuen. Ikasketa berdina egiteko Espainian 10 urte behar dira. 

Carlos anestesiologoa da eta Zumarragako Ospitalean egiten du lan. Anestesiologoaren lanak hiru atal ditu: 

Lehenengoa anestesia jartzea da. Operazioak irauten duen bitartean mina ez sentitzeko balio du. Anestesia orokorrarekin gorputz guztia lokarrarazten du eta zati batekoarekin, adibidez, besoa lokarrarazten du. 

Bigarrengoa erreanimazioa da. Norbaiti bihotza geratzen zaionean edo itotzeko zorian dagoenean teknika batzuk erabiltzen ditu. Itotzera doanean pertsonaren atzean jarri, eskuineko ukabila bularrezurraren azpian jarri eta, beste eskuarekin helduta barruraka eta goraka kolpe moduko indarra egin. Aldiz, pertsona bati bihotza geratu bazaio Heimlich teknika erabili behar da: bi titien artean eskuineko eskua zabalduta eta ezkerrekoa besteari helduaz jarri, ondoren, ukondoak tolestu gabe ahal duzun pisu guztiaz bultzadatxoak egin. Oso garrantzitsua da aldi bakoitzean 30 bultzada kontatzea eta horren jarraian 2 ahoz-ahoko. Behin eta berriro arnasa hartzen duela konturatu arte. Baliteke, teknika hau egiterakoan sahietsen bat apurtzea baina hala ere jarraitu egin behar zela esan zigun. Garrantzitsuena pertsona bizirik ateratzea da, bizitza berreskuratzen badu saihetsa konpontzeko astia izango du. 

Hirugarrengoa min kronikoa edo min handia da. Kasu hauetan anestesiologoak atenditzen du eta mina kentzeko medikazioa errezetatzen du.

2021/05/14

Jurgi ipuina kontatzen

Gaur basora euritan joan gara eta nahiz eta busti ederki pasa dugu. Gero Jurgi etorri zaigu oilaskoaren ipuina kontatzera. Oso ondo kontatu du eta gustura egon gara. Eskerrik asko Jurgi!

KALENDULA ETA INTSUSA UKENDUA

Loreak mozten
 
Loreak oliotara botatzen
  
Nahasketa                                    Nahasketa iragazkian pasa


GURE  UKENDUAK!!!!!

KALENDULA   ETA  INTSUSA  UKENDUA


Osagaiak:

  • Kalendula loreak 40gr

  • Intsusa loreak 40gr

  • Olio  fina, 500 ml

  • Almendra olioa 500 ml

  • Argizaria 75 gramo


Nola egin:


1- Kalendula eta intsusa loreak oso ongi moztu

2- “Baño Marian” 2 olioak jarri eta  moztutako loreak bota

3- Berotzen jarri 45º baino gutxigotan, ez du irakin behar

4- Nahasketa hurrengo eguna arte utzi

5- Nahasketa koladoretik pasa

6- Nahasketa “Baño Marian” jarri eta argizaria bota

7- Nahastu argizaria urtu arte. KONTUZ!!!! 45ºtik pasatu gabe

8- Ontzietara bota eta hozten utzi

9- Potea apaindu 


 

2021/05/13

Umetokian bi hilabete genituenean...

 LH 3. eta 4. mailakoak umetokian egon ziren momentua irudikatu dute. Haurdunaldiaren 2. hilabetea iristean oso txikiak ziren, plastilinarekin egin duten umekiaren neurria zuten. Irudikatzeko intxaur oskol erdiak eta plastilina  erabili dituzte. 

Umetokian ume bat eta bixkiak

2021/05/06

Ataria irratia

 Gaur Ataria irratian Berrobiren aurkezpena egin dugu.


Ane pediatraren bisita

Ane Arrondo pediatra etorri da eskolara, Milaren hiloba da eta bere lanari buruz hitz egitera etorri da. 

Lehenik umeak urgentzietara joateko arrazoirik ohikoenak zeintzuk diren aipatu dizkigu: sukarra, arnas bideak kutsatuta, otitisa, sabeleko mina.... Gainera, urgentzietara noiz joan behar dugun ere esan digu: istripu bat edukitzerakoan, trausmatismoren bat egiterakoan, sukar altua edukitzerakoan... 

Ondoren, urgentzietako zerbitzua nola funtzionatzen duen azaldu digu. Larrialdietara joaten garenean lehenengo erizain batek kasu egiten digu. Gaixoak daukan itxura eta azalaren kolorea behatzen du. Horrez gain, galdera batzuk egiten dizkigu:

- Zer gertatzen zaizun

- Nola gertatu zaizun

- Noiztik zauden gaizki eta zerrek eragin dizun ondoeza

Larritasun maila ezberdinak daude eta horren arabera lehenago edo beranduago hartuko gaituzte. 

Medikuak atenditzean fonendoskopioarekin bihotza entzun, belarriak ikusi eta gertatzen zaiguna zer den galdetzen digute. 

Eskuak garbitzearen garrantziaz ere hitz egin digu. Besteei ez kutsatzeko eta gu ez gaixotzeko, eskuak askotan garbitu egin behar ditugu, eskuetan bakteria eta birusak eduki ditzazkegulako. Bakteriak sendatzeko nahitanahiezkoak izaten dira antibiotikoak hartzea.

Azkenik, gelakideen bihotz taupadak eta arnasa entzuten lagundu digu.