2023/10/31

Gau beltza

 

KALABAZA TAILERRA

Atzo 5. eta 6. mailakoak etorri ziren gure geletara kalabazak prestatzen laguntzera. Gaur Gau Beltza da.

  • Hasteko kalabazan gainekoa kendu dugu.
  • Kalabaza ustu dugu.
  • Begiak eta ahoa egin ditugu.
  • Eta gero kandela sartu dugu.
  • Bukatzeko, ilunpean kalabaza beldurgarria piztu dugu.




2023/10/24

Peru eta Arane irakurle

 

Gaur Peruk eta Aranek txikiei ipuin bat kontatu die. Ipuina primeran kontatu dute eta txikiak oso gustora egon dira. Eskerrikasko Peru eta Arane!!!




2023/10/11

Berrobira bidean

Gaur Mohamed etorri zaigu eskolara Marokorako bilketako gauzak eramatera. Atlas Mendilerroko herri batzun irudiak eta bideo bat ikusi ditugu. Hangoak ez daukate etxerik, arroparik, janaririk, urik, argirik… esan digu. 

Berrobitarrek emandako gauzak kaxetan sartu genituen. Kaxetan euskarazko izenak arabiarren itzulita idatzi ditugu. Kaxak Mohameden furgonetara eraman ditugu.

Eskerrik asko bilketan parte hartu duzuen guztiei, sukram (arabiarrez eskerrik asko).