2023/05/23

Babarrunak ereiten


Ostiralean Xomorro taldeko Mikel etorri zen babarrun beltzak ereiten laguntzera. Lehenengo lurra bigundu genuen atxurrarekin eta palarekin eta gero esan zigun makilekin tipiak egiteko eta babarrunak ereiteko. Esan zigun artoarekin ere egin zitekeela. 

Noaren aitatxok makilak ekarri dizkigu. Eskerrikasko Jesus, ea babarruna jateko goxoa ateratzen zaigun!



 

MUGITZEN DIREN BELDARRAK HH2-3

 LH 3 eta 4. mailakoek zeta tximeleten arrautzak ekarri dituzte. Guk prozesu osoa ikusten ari gara:

Arrautzetik beldarrak atera zirenetik, jan eta jan besterik ez dute egiten eta potoltzen ari dira...

Guk gure modura egin ditugu: komuneko papera hartu eta beldarraren marrak margotu dizkiogu...

Gero papera makila baten laguntzaz biribildu eta txikitu dugu...
Ondoren busti egin ditugu eta HANDITU ETA MUGITZEN HASI DIRA!!!!👀👀👀

IZUGARRIA IZAN DA!!!😂😂😂


KOLORETAKO SUMENDIA SORTZEN HH2-3

 Gaur Idoiak ekarritako bi gauza nahastuz koloretako sumendi bat sortu daitekeela ikusi dugu. 

 ZE DIBERTIGARRIA!!!







2023/05/19

Herriko buelta

 Gaur ere herriko bazterrak gehiago ezagutzeko asmotan buelta polita egin dugu. Xomorroak, loreak aztertu ditugu, txorien kantuak entzun ditugu eta kontuak esanez ttipi-ttapa aurrera ibili gara. 





2023/05/18

STEAM EUSKADI SARIAK

Atzo Berrobiko eskolako bi ordezkarik Jokin Bildarratz, Hezkuntza Sailburuaren eskutik STEAM Euskadi Sariak III Edizioko diploma jaso genuen.
Zorionak irakasle, ikasle eta familiak, egindako lanarengatik!!
Eskola txikiak proiektu handiak!!!






2023/05/11

2023/05/10

Unax txalburua


 Unax txalburuak igeri eta urpekaritza ederki egiten du orain ontzi handiago batean. Ea Ilargik ere ikasten duen.

2023/05/09

Jokin Altuna bisita Berrobira

 

Ostiralean Jokin Altuna etorri zen Berrobiko eskolara. Oso ondo pasa genuen berarekin. Pelotan  ibili ginen Jokinekin. Berak esan zigun Jokin deitzeko lagunak ginelako. Oso jatorra da. Eskerrik asko Jokin eta Mikel!











LARANJA ETA LIMOIEKIN ESPERIMENTATZEN HH2-3

 GAURKOAN LIMOIAK ETA LARANJAK BEHATU, USAINDU, DASTATU DITUGU.








KOLOREAK IKUSI , ZAPOREAK DESKRIBATU, ZATIAK IDENTIFIKATU...

2023/05/05

Landare eta xomorro

 Barraskilo pilo bat eduki ditugu gelan eta nolakoak diren aztertu ondoren beraien bizilekura bueltatu ditugu.

Unax eta Ilargi zapaburuei atzeko bi hanka atera zaizkie. 

Bakoitzak landatu ditugun landereak ere hazten hasi dira.

Egunero betaurrekoak jantzita sartzen gara gelan gure landare eta zomorroen aldaketaz ohartzeko.