2011/09/30

INTXAURRRAK BILTZERA


AO INXAURRAK 2LEA JUN IÑEN UXARREA. OILASOAK ZEZENA IUSI GIUN
GAZAI UI BLU EIU

( Atzo intxaurrak biltzea joan ginen Uxarrera. Gaztain gutxi bildu genituen. Oilasko, zezenak,…ikusi genituen.)

FRUTA EROSTEN


ATZO BERROBIKO PLAZARA FRUTAZ BETETAKO KAMIOIA ETORRI ZEN ETA GU EROSTERA JOAN GINEN.
OSO GOXOA ZEGOEN. UMMMM!

Haize-igogailuak

Aurten zientziaren inguruan hasi gara lanean. Energia zer den eta nola erabiltzen den ikasten ari gara eta pentsatu genuen haizearen energia nola aprobetxatu dezakegun. Horretarako haizearekin pieza txiki bat nola mugitzen zen asmatu behar izan dugu.
Saiakera batzuk egin genituen eta ez zitzaizkigun ondo atera. Talde batek lortu zuen jeisten zen igogailua, eta denen artean lortu genuen igo eta jeisten ziren igogailuak.

Ikerketa honekin demostratu dugu haizearen energia mugimendua bihurtu daitekela.
Haize-igogailuak

2011/09/28

A mi burro

Hemos aprendido la canción " a mi burro " y hemos inventado las dos últimas estrofas. Si queréis podéis inventar otras estrofas y nosotros las cantaremos.

2011/09/26

Asteko buruhaustea

Asteartean Anoetako Belodromoan egon ginen “Katua Parisen” pelikula ikusten eta iruditu zitzaigun nahiko txikia zela Belodromoko pantaila. Hori esandakoan, matematikako klasean froga batzuk egin genituen zenbat telebista kabitzen diren Belodromoko pantailan.

Zuk ba al dakizu zenbat telebista kabitzen diren Belodromoko pantailan? Belodromoko pantailak 400m2 neurtzen du eta telebista normal batek bataz beste 0,3 m2. Zuen erantzunen zai gelditzen gara.




Oso azkarrak zarete! Asmatu duzue!

NOREN IZENA?



Ea asmatzen duzuen 4-5 urteko gelako noren izena den hau?



2011/09/22

Blog berria

Kaixo denoi eta ongi etorriak gure blog berrira! Hemen izango duzue gure  lanen berri. Iruzkinak egitera animatu nahi zaituztegu guretzat oso baliagarriak baitira.
Laster arte.