2011/10/28

Leire Aramendiri elkarrizketa

NON BIZI ZARA?
IBARRAN
ZENBAT UME DITUZU?
BAT
ZENBAT URTE DITU?
LAU URTE
ZE IZENA DU?
HAIZEA
ZU IRAKASLEA AL ZARA?
BAI, HANDIENA
ZERTARA ETORTZEN ZARA GURE ESKOLARA?
ZUEK ZER EGITEN DUZUTEN IKUSTERA ETA IKASTERA
NON IKASTEN DUZU?
DONOSTIAN ETA ESKORIATZAN
LAN EGITEN AL DUZU?BAI NON? TOLOSAKO HIRUKIDE IKASTETXEAN
GUREKIN GUSTURA AL ZAUDE? BAI NOSKI
GURE GELAKO BERTSOA KANTATZEN LAGUNDUKO AL DIGUZU? BAI. DENAK BATERA

HAMABI GARA JUNE, NAROA
ANDER, UNAX, OIER TA OIER
AITOR, ENEKO, JON ETA GALDER
EÑAUT ETA BESTE ANDER
GELA EDER HAU DA GURE KABIA
IKAS ETA JOLASGUNE
MAITE MAITEAK GUK BAIDITUGU
NAIARA ETA AGURNE

2011/10/27

ESPERIMENTUA: FLOTAGARRITASUNA


Urriaren 21an ostiralean esperimentu bat egin genuen LH 2-3 koak.

BEHAR DUGUNA
-Uretako ontzia
-2 Laranja
-2 Platano
-2 Limoi

Lehenengo uretako ontzia urez bete genuen. Gero 2 platano bota genituen bat zuritua eta bestea zuritu gabe eta gero 2 laranja bota genituen zuritua eta zuritu gabekoa 2 limoi ere bota genituen zuritua eta zuritu gabekoa. 2 Limoiek flotatu egin zuten, zuritutako platanoa ondoratu egin zen eta zuritu gabekoa flotatu egin zuen eta zuritutako laranja ondoratu egin zen eta zuritu gabekoa flotatu egin zuen.

ALKATEARI ELKARRIZKETA

ATELENEAN ALKATA ETORRI ZAN GURE GELARA.ELKARRZKETA EGIN GENION.44 URTE ZITUELA ESAN ZIGUN, BERE IZENA JOSEBA IÑIGO ZELA BAINA IÑIGO DEITZEA GUSTATZEN ZITZAIOLA, FABRIKA BATEAN EGITEN ZUELA LAN UDALETXEAZ GAIN...
GUSTORA EGON GINEN

2011/10/24

1go mailako ahozko buruhausteak

1- 10 KATU DAUZKAT ETA AMONAK 2 EMAN DIZKIT. GUZTIRA ZENBAT KATUEN BEGI DAUDE?

2-10 ZAKUR DAUZKAT. AMAK BESTE 10 EKARRI DITU. AMONAK ERE 10 OPARITU DIZKIT ETA AITAK BESTE 10 EKARRI DITU BASERRITIK. ZENBAT ZAKUR DAUZKAT GUZTIRA?

3-IONEK 10 TXALUPA DAUZKA ETA LAGUN BATEK BESTE 10 EMAN DIZKIO. 4 URPERATU EGIN ZAIZKIO. ZENBAT DAUZKA ORAIN?

4- TXUPATXUS BAT DAUKAT ETA AMAK 9 EROSI DIZKIT. ZENBAT DAUZKAT ORAIN?

5- 5 XOMORRO DAUZKAT ETA 3 IHES EGIN DUTE, ONDOREN BESTE 4 AURKITU DITUT. ZENBAT DAUZKAT ORAIN?

KORORI ELKARRIZKETA

KORO EIAILA DA EA 0- 2 URTOUMAK ZAINE ITU (Koro hezitzailea da eta 0-2 urteko umeak zaintzen ditu).

TOLOSAN BIZI DA. 2 UME ITU 3 ETA 7 URTOAK.
EAN 7 UME AUD (Gelan 7 ume daude orain)
Bere lana UMEAK ZAINTZEA, PARDELA ALDATZEA, JANARIA EMATEA DA.

2011/10/21

Ahozko problemak LH 4

Kaixo albizturtarrak. Hurrengo astean egingo ditugu LH 1. eta 2.mailakoentzat problemak. Ea zer iruditzen zaizkizuen eta ea asmatzen dituzuen hemen bidalitakoak. Guk zuenak astelehenean ebatziko ditugu.


-15.000 etxe ditut eta 839 botatzen dizkidate. Zenbat etxe ditut?


-Zortzi katu jaio dira eta 2 hil dira. Zenbat katu daude?


-16 pertxon daude festa baten eta 4 karamelo ematen dizkiot bakoitzari. Zenbat karamelo neuzkan?


-90 bonbila ditut eta 81 itzali dira. Zenbat gelditzen dira piztuta ?


-7 liburu ditut eta bost orri ditu liburu bakoitzak.Zenbat orri daude guztira?


-40 makina ditut, kendu didate 23 eta 4 kontsegitu ditut. Zenbat ditut guztira?


-Erosi behar ditut lau pakete arozarenak eta bakoitzak bost euro balio ditu zenbat balio dute denon artean?


-6 kartutxera ditut eta bakoitzean 2 lapitz eta 7 borragoma. Zenbat gauza ditut guztira?


-En un corral hay 5 patos y 4 patas. ¿Cuántos patos, patas y picos hay?I

-20 Zapatila pare ditut, zenbat lokarri?


-37 Katu daude 27 hil egiten dira eta 42 erosten ditut. Zenbat ditut?


-Hiru buru daude eta 150.000 ile buru bakoitzean zenbat ile daude?


-100 hiztegi ditut eta 20 lapurtu dizkidate eta 60 erosi ditut. Zenbat hiztegi ditugu guztira?


-7 Pakete goxoki ditut eta pakete bakoitzean 6 goxoki ditut. Zenbat dira guztira?


-Moto karrera batean 20 moto daude. Moto bakoitzak 100 pieza ditu. Zenbat pieza daude?


-6 Bonbila boltxa erosi ditut eta boltxa bakoitzean lau bonbila daude zenbat bonbila daude biderkatuta?


-4 Kotxe daude eta 3 moto zenbat gurpil daude?


-20 Ordenagailu ditut, 6 lapurtu dizkidate eta 30 erosi ditut.Zenbat ordenagalu ditut orain?


-Lau mina ditut. Erditik mozten ditut . Zenbat mina ditut?



Ahozko problemak LH 5.6

20 ikasle daude eskola batean. Horren laurdena neskak dira eta besteak mutilak. Zenbat mutil eta neska daude?

Nire anaiak 106 kilo pisatzen ditu eta nik 57kg. Zenbat kilo gehiago pisatzen ditu?

Tomate kilo bakoitzak 1,50 euro balio ditu eta guk 300 kilo tomate erosi ditugu. Zenbat ordaindu behar dugu?

10.220en laurdena?

Zein da 51ren erdia eta herena?

Nik 100 euro ditut eta galtzerdi pare batek 3 euro balio dute. Zenbat galtzerdi eros dezaket?

Nik mobil bat nahi dut 200 euro balio duena eta 90 euro ditut. Zenbat falta zait 200 eurora ailegatzeko?

20 ordu zenbat minutu ditu?

Nik 100 kuaderno ditut eta 49 kuaderno lapurtu dizkidate. Zenbat kuaderno gelditu zaizkit?

Eskola batean 48 neska daude eta 150 mutil baldin badaude. Zenbat ikasle daude eskolan?

Meloi batek 3 kg pisatzen baditu. Zenbat kilo pisatuko dute 15 meloiak?

120ren hamarrena ze zenbaki da?

Eskola batean 1420 mutil ditugu eta 1810 neska. Zenbat neska gehiago ditugu mutilak baino?

Lau zapatila pare ditugu eta zapatila bakoitzak 7 euro balio ditu. Zenbat balio ditu guztira?

Zenbat lapitz eros ditzazket 42 eurorekin bakoitzak 3 euro balio baditu?

Kotxe batek 300kg pisatzen ditu. Zenbat pisatuko dute 800 kotxek?

Lau globo erosten baditugu eta bakoitzak 10 euro ta erdi balio baditu zenbat iristen zaizkio 40 eurorekin?

Telebista denda batean 300 telebista daude eta bestean 300ren laurdena dago zenbat telebista dauzka?

5 euroko 7 bilete ditufu eta lau sagar erosi ditugu sagar bakoitzak 3 euro balio baditu. Zenbat euro geratzen zaizkit?

15 liburu ditut eta 7 irakurri ditut, baina gero beste bi oparitu dizkidate. Zenbat liburu ez ditut irakurri?

ZURIÑERI ELKARRIZKETA


AZO ELKARRIZKETA EGIN GENION ZURIÑERI NATALIA,AIMAR,NORA ETA MADDIK.IRRATITIK EGIN GENION.OSO POLITA IZAN ZEN.

2011/10/20

ARGIA

Gaur argia nola egiten den ikasi dugu eta irakasleak 4. mailako ikasleak izan ditugu.
Guk aurretik gure hipotesiak bota ditugu: bonbila, pila, botoia, kablea behar direla eta entxufatzea beharrezkoa dela pentsatu dugu. Talde txikietan bildu gara eta bonbila, pila, kablea eta pintzarekin saiakerak eginaz argia lortu dugu.
Irakasle bikainak izan ditugu eta asko gustatu zaigu! Eskerrik asko!


2011/10/18

Edari gasdunak

Bai goxoak direla edari batzuk, ezta? Zergatik ote da? Edari batzuekin esperimentatzen aritu gara. Hemen gure lana.

2011/10/17

Día Mundial de la Alimentación

El 16 de octubre se ha celebrado el Día Mundial de la Alimentación.

El lema de este año es: “Precios de los alimentos: de la crisis a la estabilidad”. Eso significa que según el Banco Mundial, el incremento del coste de los alimentos los años 2010-2011 ha sido muy grande, y ha llevado a setenta millones de personas más a la pobreza total.

Nuestro planeta produce el doble de comida de la que necesitamos, pero 1.000.000.000 de personas pasan hambre, uno de cada siete pasa hambre.

Pasar hambre es que una persona no sabe cuándo o cómo comerá algo, ni qué comerá su familia ni los de alrededor.

Somos la primera generación en la historia que podía eliminar el hambre pero hay grandes problemas de injusticia y de distribución de alimentos.

Cada seis segundos muere un niño por enfermedad relacionada con el hambre. Haced la prueba: Contad de seis en seis segundos y veréis a qué velocidad mueren los niños.

Burbuilak egiten

Asteko buruhaustea 4-5 urte

Hemen duzue aste honetako buruhaustearen adierazpen grafikoa. Ea hitzen bidez adierazten duzuen! Animo! erraza da eta!

2011/10/11

ASTEKO BURUHAUSTEA

ALKATEARI ELKARRIZKETA

GUK ALKATEARI EGITEKO ELKARRIZKETA PRESTATU DEGU. DATORREN ASTEAN UDAL ETXERA JOANGO GARA ELKARRIZKETA EGITERA. KONTATUKO DIZUEGU.

HANDIAK TXIKIAK ELKARRIZKETATZEN



MERTXEN GELAKOAK IBAI ETA JAZMINERI ELKARRIZKETAK EGITERA ETORRI DIRA.
Jazmineri elkarrizketa

Gaur 2011-11da eta Jazmineri elkarrizketa bat egin diogu eskolan.

-Zure anaiarekin zertan jolasten zera?
Bizikletan
-Zure janari gustokoena zein da?
Oilaskoa.
-Olaia zure laguna al da?
Bai, eta Salem.
-Hasarretzen al zara ama edo aitarekin?
Bai, aitarekin.
-Saharako lagunik hoberena zein da?
Seina.
-Berrobiko lagunik onena zein da?
Ama, aita eta Salem..
-Psikomotrizitatea gustatzen al zaizu?
Bai.
-Lehen nun bizi zinen?
Donostian .
-Eskolan gustora al zaude?
Bai.

Ingeleseko barnetegia




Kaixo, Joseba, Olaia, Maialen eta Ibai gara. Urriak hiruan Gasteizera joan ginen eta zazpian bueltatu. Oso ondo pasa genuen. Albizturgoekin eta Debakoekin joan ginen eta denak oso jatorrak ziren. Gelan Albizturgoekin lo batera egitea tokatu zitzaigun. Albizturgoak hiru ziren eta Debakoak 61. 8 irakasle zeuden eta egunean 8 ordu inglesa egiten genituen. Irakasleen izenak Hauek ziren: Ane, Abi, Greg, Blaze, Jaime, Joana, Jessyca eta Bea. Irakasle guztiak oso jatorrak ziren eta oso ondo erakusten zuten ingelesa.Arratsaldero parke desberdinetara joaten ginen, 17:30etatik 19:30etara egoten ginen eta joku asko egiten genituen:Bonba, frisbi...

2011/10/10

Olaia Etxenagusiari elkarrizketa

OLAIA ETXENAGUSIA EKRRIZETA EIN IOGU.

Erantzun hauek jaso ditugu:
Gustura etortzen da eskolara. Abenduaren 29an egiten ditu urteak. Lagun onena Anne Iguaran du . Mendira joaten da, Erniora joan zen . Animaliak gustatzen zaizkio. Traktorean ez da ibiltzen baina bizikletan bai.
Eskerrik asko Olaia

2011/10/07

ANTZERKIA EGITEN

Gaur 2-3-4-5 urtekoak bi antzerki egin ditugu: " Txanogorritxo" eta "Ipurtargia". Txalo zaparrada jaso dugu eta pozik gelditu gara. Hurrengoan gehiago!

2011/10/06

Zer da elkarrizketa?

Gaur, 3-4-5 urteko ikasleok zer da elkarrizketa? galderari erantzun diogu.
Erantzun hauek jaso ditugu:
- elkarrekin egotea
- elkarrekin hitz egitea
- hitz egitea
- iaz amonari egindakoa
Gero gelan bikoteka elkarrizketak egiten jolastu gara.

2011/10/05

Hello!!

Kaixo, Ibai, Maialen, Joseba eta Olaia gara. Ederki ari gara pasatzen, matematika egin gabe, lagun asko egin ditugu eta oso jatorrak dira guztiak. Ingelesa asko ari gara ikasten eta oso dibertigarria da.
GOOD BYE!!!! Ostiral arteeeeee.
Nahi baduzue ikusi gure barnetegiko bloga
http://playandsay-gasteiz.blogspot.com

2011/10/03

Asteko buruhaustea


Aste honetan Berrobiko eta Albizturreko 6. mailakoak Gasteizera joan dira ingleseko barnetegi batera han astea pasatzera. Eta kontu horrekin buruhauste bat bururatu zitzaigun, buruhauste hori zuentzat da:
Gaur astelehena, Gema eta Albizturko irakasle bat, Carmen 6. mailakoekin joan dira Gasteizera. Etzi, asteazkenean Gema eta Carmen itzuliko dira eta Mertxe eta Mª Jose horien ordez joango dira, ostiral arte. Nola moldatuko dira irakasleak bidaiak egiteko umeak bakarrik utzi gabe?