2011/11/30

Elena eta Mai



Azaroaren 28an Elena eta Mai etorri ziren antzerki saio bat egitera gure eskolan. Baina ez zen antzerki arrunta izan, Antzerki foruma zen , ikasleen arteko harremanei buruzko antzerki bat zen. Lehenengo bi ordutan antzerkia egin ziguten eta eszenak hobetu egin genituen. Gero patiora atera ginen eta azken orduan bi talde egin genituen , batzuk Mairekin eta besteak Elenarekin . Orduan ikasleen arteko harremanei buruz hitz egin genuen. Adibidez guri ez zaiguna gustatzen egitea bestei ez zaie egin behar. Bukaeran konpromezu batzuk hartu genituen denak ondo ibiltzeko.

2011/11/29

Iñaki Aiertza

Azaroaren 25ean, Iñaki Aiertza lasterketako kotxeen mekanikaria, etorri zen gure eskolara, eta elkarrizketa bat egin genion.
Berak formulako kotxeak egiten ditu. Lehenago Epsilon Euskadin egiten zuen lana eta oraingo enpresa Epic Racing da. Elkarrizketa oso interesgarria izan zen, asko ikasi genuen adibidez:
Kotxeak nola egiten diren, mekanikoen lana zer den, kopiloto baten lana zein den...
Iñaki, eskerrik asko zure bisitarengatik!

Paratxutak

Gaur paratxutak egin eta probatu ditugu. Oso errazak dira egiteko:
1- Plastikozko poltsa karratu bat moztu
2- Lau iskinetatik haria lotu
3- Pisua duen zerbait zintzilikatu ( gizontxo bat, animali bat...)
4- Jolastu






2011/11/28

Haizezkoak

Haize errotak, belakotxeak eta globokotxeak egin ditugu eta jolastu gara. Gure lana ikusi nahi baduzue "Denok zientzialari" botoian sakatu.


2011/11/22

Santa Xexili

Gaur, Santa Xexili eguna dala ta , 4 eta 6. mailakoek The Police taldearen Every breath you take abestia eskaini digute txirularekin. Asko gustatu zaigu!



2011/11/21

GAZTAIN JANA


GAZTAINAK DANBOLINEAN SARTU DITUGU KOXKATU ONDOREN

GAZTAINAK BERO BEROAK ATERA DITUGU DANBOLINETIK

GAZTAINAK GOXO-GOXOAK ZEUDEN

2011/11/18

Indar maganetikoa: MAGIA????

Aste honetan imanekin jolastu gara eta haien ezaugarriak ikusi ditugu. Gaur indar magnetikoaren txanda zen eta "una imagen vale más que mil palabras" beraz hemen argazki batzuk.



NOLA DA POSIBLE AIREAN MANTETZEA????

2011/11/16

MARENEN AMONARI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Eureka zientzia museora joan ginenean Marenen amonari elkarrizketa egin genion.





Kotxe kontaketa

GAUR EINIUEUN KOTXEAK BRNAINAIRIUGU 24 KOTXE
Gaur 4-5 urteko gelan egin ditugun kotxeak berdina berdinekin jarri ditugu eta gero kontatu egin ditugu. Oraingoz 24 kotxe dauzkagu eginak baino gehiago egingo ditugu.

2011/11/14

La mosca

Hace poco leímos un cuento sobre una mosca. Hoy ha venido la mosca a nuestra clase y le hemos hecho unas preguntas. Hemos aprendido más sobre su forma de vivir. ¡Muchas gracias a la mosca!

IMANAKIN JOLASTEN


ORAINGOAN ERE IMANAKIN JOLASTEN IBILI GARA. GAUZA BITXIAK GERTATU DIRA.

2011/11/11

Motor elektrikoa

Lan asko egin eta gero lortu dugu gure motor elektrikoa egitea material hauekin:
pila, egurra, kablea, kobrezko haria, imana eta torlojua.
Hasieran ez zen motorra martxan jartzen baina Xabi eta Daviden laguntzarekin lortu dugu. Ikusi ze abiadan ibiltzen den!


Imanak eta metalak

Aurreko astean imanekin jolastu ondoren hurrengo ondorioa atera genuen: "Metal batzuk magnetikoak dira, beste batzuk ez"
Gaur metalak aztertu eta gero tabla bat egin dugu. Markatu ditugu imanek zeintzuk erakartzen dituzten eta zeintzuk ez.


2011/11/10

Mapiri elkarrizketa

NAIARARI ELKARRIZKETA



 NON BIZI ZARA?
AMEZKETAN BIZI NAIZ.

 UMERIK BA AL DUZU ?
EZ, ORAINDIK EZ BAINO ZUEK IKUSITA IGUAL ANIMATUKO NAIZ.

 ZENBAT URTE DITUZU?
31 URTE DITUT.

 BERROBIRA GUSTORA AL ZATOZ?
BAI, OSO GUSTORA NATOR.

 ZEIN DA ZURE LANA?
ZUEKIN EGON, PIXKAT LAGUNDU…

 GUSTOKOA AL DUZU?
BAI OSO GUSTOKOA DUT.

 KORRIKA EGITEN AL DUZU?
EZ, KORRIKA EGITEA EZ ZAIT BATERE GUSTATZEN, OINEZ IBILTZEA BAI.


 BIZIKLETAN IBILTZEN AL ZARA?
BAI, ASKO GUSTATZEN ZAIT, LAU EGUNETAKO ASTEBURUA IZAN DUGUNEAN BARDENATAN IBILI NAIZ BIZIKLETAN.

 IDAZTEA GUSTATZEN ZAIZU?
BAI GUSTATZEN ZAIT BAINO ORAIN EZ DUT IDAZTEN DENBORA GUTXI BAITUT, LEHEN ORDEA IDAZTEN NUEN.

 OPORRETAN JOAN ZARA ITSASONTZIAN?
BAI, UDAN MENORCAN IZAN NAIZ FURGONETA ITSASONTZIAN SARTU ETA JOAN NINTZEN.

2011/11/07

Inundaciones en Berrobi



El 4 de noviembre, viernes en Berrobi empezó a llover y hubo una tormenta, toda la noche no paró de llover y el sábado siguió lloviendo y subió un poco el río y siguió lloviendo y lloviendo. El domingo a la mañana había muchos riachuelos que venían del monte. Hacia las dos fue la pleamar, el río subió y hubo inundaciones.

En Errota desbordó todo el río y alcanzó el puente. El agua del río rompió el pretil del puente. El suelo del puente casi casi se rompió por el agua y el agua salió a la carretera y entró en el garaje y en Errota.

Delante de Muntaga se cayó un árbol en medio de la carretera por el viento y por la lluvia, por un carril no se podía pasar, había que ir por el otro carril. En Uranga también se cayó un árbol.

La carretera de Berrobi estaba llena de agua, piedras y de barro, porque el río se desbordó y ha habido desprendimientos del monte a la carretera, era muy peligroso y entonces no dejaban pasar por la carretera.

El banco que estaba en el camino de Lapatza se rompió por el viento y por el agua, luego se lo llevó el agua. Parece que el agua también se llevó a un burro.

La huerta de Aloña se ha inundado porque ha llovido muchísimo y todavía parece una piscina de agua, tienen un perro y cuatro pollitos, un pollito se ahogó y tres sobrevivieron pero justo justo, el perro casi se ahogó porque la huerta estaba inundada y él estaba ahí. También tenían pavos y gallinas pero no se ahogaron porque se metieron en una chabola.

En la fábrica Kalparsoro por la lluvia se metió agua en las máquinas, las máquinas se han parado.

En el garaje de Anne se metió mucha agua, más de un metro, allí estaban los coches al principio pero luego sacaron los coches porque podían estropearse y no sabemos si se han estropeado o no. En su casa por las puertas se metieron más de seis centímetros y luego se hizo un agujero pequeño en la puertade la casa y por ahí se metió más agua y cubría hasta el tobillo.

A la noche por la lluvia había un montón de piedritas pequeñitas al lado de la iglesia.
El río estaba muy feo, entonces se rompió la tubería general del pueblo y creemos que el río se llevó la tubería general. Nos hemos quedado todo el pueblo sin agua y andamos con botellas de agua.

Hay un vídeo de cómo estaba la carretera. Esta es la dirección: camino de Berrobi.

Asteko buruhaustea

Dakizuenez, bihar irteera dugu. Asmatuko al zenukete zenbat km burutuko ditugun errepidean?
1go tartea Berrobi- Miramon___30_____
2. tartea Miramon-Igeldo___13________
3. tartea Igeldo-Berrobi____36_______
Eta guztira zenbat km egin ditugu?________79_______
ZORTE ON

Kalkuluak egin eta gero emaitza 79km izan dira.

2011/11/04

MAGNETISMOA, ZER DA?????

Aste honetan, L.H. 2-3.mailakoak magnetismoa lantzen hasi gara. Gaur Plinio Zaharraren ipuin bat irakurri dugu eta gero marrazki batzuk egin ditugu.

Magnes, artzain greziarra

Plinio Zaharra, militar, naturalista, eta zientzialari erromatarra izan zen; 22-79 K.a.urteetan bizi zen. 37 aleko entziklopedia bat idatzi zuen eta bere ezagupena erakargarriagoa eta ulergarriagoa izateko asmoz, ipuinak erabiltzen zituen.
Horietako ipuin bat Magnes artzain greziarrarena da:
Neguko egun hotz batean, beti bezala, Magnes bere artaldearekin larreetan zebilela bere ardiaren balaka entzun zuen; ardia bere arkumea bilatzen ari zen. Magnes ere bilatzen hasi zen: ibaiaren ondoan, harkaitz eta sasien artean… baina ez zuen arrastorik aurkitu. Bazekien ez zuela inork eraman, azeriak ere ez zebilen han… ezer ez!
Inguru hartan harkaitz beltz handi bat bazegoen eta bere gainetik lur eremu zabalagoa ikus zezakeela pentsatu zuen. Igotzen ari zela, bere oinetakoen iltzeak eta makilaren punta harkaitzean itsasten zirela konturatu zen. Harkaitzetik askatzeko indar handia egin behar zuen eta gora igotzeko bidea zailagoa egiten zitzaion. Egun hartan indar hortaz konturatu zen eta egun batzuk pasa ondoren, zenbait gauzekin berriro itzuli zen. Horiekin guztiekin proba batzuk egin zituen, ea harkaitzera hurbiltzean zer gertatzen zen ikusteko. Ondorio bat atera zuen: burdina itsasten zela eta gainera objektuaren pisuak ez zeukala zer ikusirik erakarpenarekin.
Harkaitzaren zati batzuk herrira eraman zituen eta helduen eta umeen jostailu bihurtu ziren. Hasieran “harri magikoak” izena jarri zieten, gero “Magnesen harriak” eta hortik dator magnetita, gaur egun erabiltzen dugun izena. Imana ere deitzen zaio.
Egun imanak oso ezagunak dira , gure eskuetan iman jostailuak izan ditugu, baina… ondo ezagutzen al ditugu?
Lortzeko biderik onena hau da: zientzialari bihurtu. Badaukagu zer eginik!