PROMETEUS
Orain dela urte asko Zeusek Hermesi esan zion:
-
Ekarri Prometeus eta Epimeteus honera.
Eta Hermesek ekarri egin zituen. Zeusek Prometeusi eta Epimeteusi
esan zien:
-
Nahi ahal duzue animaliari eta
gizakiari zerbait eman?
-
Ez! – esan zuen Prometeusek.
Baina Epimeteusek esan zuen:
-
Bai bai! Gu prest gaude emateko.
Orduan denak joan egin ziren Zeusen jauregitik.
Epimeteus Prometeusi konbentzitzen saiatu zen lana bien artean
egiteko, baina Prometeusek esan zion:
-
Zuk bakarrik egin nahi baduzu
egin ezazu, baina niri utzi pakean.
-
Bale – esan zuen Epimeteusek.
Orduan Epimeteusek animalia bakoitzari ezaugarri bana eman zion:
Jirafari lepo luzea, arrainari hegalak, kamaleoiari koloreak eta
abar.
Egun batean Prometeus Epimeteusengana joan zen ikustera ea zer
moduz ari zen egiten bere lana. Orduan galdetu zion bere anaiari:
-
Zer ezaugarri eman diozu animalia
bakoitzari?
Orduan Epimeteusek animalia bakoitzari zer ezaugarri eman zion
kontatu zion. Baina Prometeusek galdetu
zion:
-
Eta zer ezaugarri eman diozu gizakiari?
Epimeteusek lotsatuta erantzun zion:
-
Ezer ez diot eman gizakiari eta
ezaugarri guztiak bukatu zaizkit.
-
Zerbait pentsatu beharko dugu-
esan zion Prometeusek. Bestela Zeus haserretu egingo da.
Prometeusek ideia bat izan zuen:
suaren jainkoari sua lapurtzea. Horrela, gizakiak sua izango zuen animalietatik
babesteko, berotzeko, janaria prestatzeko eta abar.
Horretarako lur-azpira joan ziren
suaren bila. Bertan, Epimeteusek Suaren jainkoa despistatu zuen eta Prometeusek
sua lapurtzea lortu zuen eta alarma jo zuen.
Zeusek honen berri izan zuenean
Prometeus eta Epimeteus beregana joateko egindu zuen. Baina Prometeus bakarrik
joan zen eta bera zigortzea erabaki zuen. Kate batekin lotu zuen Kaukasoko
harrietara eta egunero arrano bat joango zen bere gibela jatera.
Baina gizakiak ere zigortu
zituen. Pandora izeneko emakume bat bidali zuen bertara, Epimeteusen emaztea
izango zena. Hau munduko lehenengo emakumea zen eta ireki ezin zen kutxa bat
zeukan.
Egun batean suge bat azaldu
zitzaion Pandorari eta kutxa irekitzeko esan zion. Pandorak hasieran ez zuen
ireki nahi baina azkenean konbentzitu egin zion eta ireki egin zuen. Eta
bertatik munduko maldizio guztiak atera ziren: gorrotoa, gerrak, gaixotasunak,…
soilik gauza bat geratu zen kutxaren barruan: itxaropena.
Bitartean, Herakles Kaukasotik
zihoala Prometeusekin topo egin zuen eta galdetu zion:
-
Ba al dakizu nondik joaten den Hesperideen lorategira?
-
Esango dizut nondik joaten den, baina baldintza batekin: lehendabizi
jainko bat zarela erakutsi beharko didazu. Hil ezazu horko arrano hori!
Eta Heraklesek egunero Prometeusen
gibela jaten zuen arranoa hil zuen.
-
Nahikoa dela uste duzu?
-
Ez! Bidea esatea nahi baduzu kate hau ere kendu beharko didazu.
Heraklesek harrietara lotzen zuen
katea puskatu egin zuen bere karateko kolpearekin. Eta Prometeusek, agindu
bezala, lorategira joateko bidea zein zen esan zion.