2014/02/26

Mikel



Gazteleraz haurtzaroko kontakizunak ari gara idazten eta irakurtzen. Lehengo astean Mikel Torquemada etorri zen bere “internadoko” pasarteak kontatzera. Oso interesgarria izan da, oso ondo pasa dugu berarekin eta gainera asko ikasi dugu. Izan ere, berak azaldutako gauza asko ez genekizkien aurretik. Roal Dhalek, Manolok eta Mikelek esaten dute okerrena injustizia dela.


Eskerrik asko etortzeagatik Mikel!

Ane eta Olaia

Astelehenean Ane Izagirre eta Olaia Lizartza etorri ziren praktikak egitera. Olaia Berastegikoa da eta Ane Tolosakoa. Ane Haur Hezkuntzan egoten da eta Olaia 3. 4. 5. eta 6. mailan. Oso majak dira eta espero dugu asko ikastea.

2014/02/21

Aurpegiak margotzen

Laster inauteriak dira eta gu girotzen hasi gara. Nola? aurpegiak margotzen.Bakoitzak mozorro bat aukeratu dugu gero paperean marraztu dugu eta ondoren aurpegiak margotu ditugu.
Ea asmatzen duzuen nortzuk garen!





Ximon

KOLI LIZARTZA UA IÑAUTI TA XIMON BERROBIA EOIA XIMOODO ZAIDUKOEGU

Koli Lizartzara joan da inauterietara eta Ximon Berrobira etorri da. Ximon ondo zainduko dugu.
Berarekin asko jolasten dugu.



2014/02/14

Manoloren bisita

Gazteleraz haurtzaroko kontakizunak irakurtzen eta idazten ari gara. Horregatik, Manolo gonbidatu genuen, berak haurtzaroko kontakizunak oso interesgarriak dituelako.
Ostegunean Manolo etorri zen, eta gauza asko oso interesgarriak kontatu zizkigun; batzuk dibertigarriak ziren, beste batzuk triste xamarrak, baina denak egiak dira.



         

2014/02/13

PLASTILINA




 
 


AQAIIAEIEUEEOA
IEÑAAOIOAEAUAAUEIUE.
EPAEAWEUN
(ATZO PLASTILINA EGIN GENUEN ESKOLAN
IRIÑA, GATZA, OLIOA ETA URA NAHASTU GENITUEN.

ETXERA ERAMAN GENUEN)



2014/02/12

NOSESISEREN ESPERIMENTUAK

LEHENGO EGUNEAN NOSESISE ETORRI ZEN  BI ESPERIMENTU EGITERA. EGUZKI ERLOJUA ETA EGUZKI LABEA. SALTXITXA SARTU GENUEN EGUZKI LABEAN ETA EGUZKIA EGITEN DUENEAN SALTXITXA EGIN EGINGO DA.
ESKERRIKASKO NOSESISE