Xabier Etxeberria eta Martin Etxeberria bikiak dira eta batera idazten dute. Beraiek idatzitako liburu horietako bat Pako Fakirra da. Xabier etorriko da bisitan, eta etorri baino lehenago Pako Fakirra irakurri behar dugula erabaki dugu Lehen Hezkuntzakoak.
Zaharrenak bikoteka jarri gara eta 1. 2. eta 3. mailako beste bi edo hiru hartu ditugu eta irakurtzen eta entzuten aritu gara.
Liburua hiru zatitan banatu dugu hiru egunetan irakurtzeko.
Lehenengo partea asteazkenean, bigarrena ostegunean eta azkena ostiralean irakurri diegu.
2014/03/28
2014/03/27
Gureak tailerrera bisita
Gureak tailerrera joan ginen ezgaitasunak dituzten pertsonak nola egiten duten lana ikustera. Iritsi ginenean azalpen batzuk eman zizkiguten eta gero Unai etorri zen bere egunerokoa azaltzera. Ondoren hamaiketakoa jan genuen eta gero tailerra ikustera joan ginen. Pertsona bakoitzak lan bat zuen bere gaitasunaren arabera. Prozesu guztia ikusi genuen: batzuk konektoreak, beste batzuk kableak, besteak bridak... Azkenik almazena ikustera joan ginen. Gauza pila bat zeuden. Langileak etorkizunean lan hori egiten jarraitu nahi zutela esaten zuten. Tailerrean kotxeen argien kaleatua egiten zituzten.
Azkenik Maider eta Susana etorri ziren gure galderak erantzutera. Oso interesgarria eta harrigarria izan zen.
Ezgaitasunak dituzten pertsonak gaitasunak badituzte, gu bezalakoak dira eta horrekin harrituta geratu ginen.
Azkenik Maider eta Susana etorri ziren gure galderak erantzutera. Oso interesgarria eta harrigarria izan zen.
Ezgaitasunak dituzten pertsonak gaitasunak badituzte, gu bezalakoak dira eta horrekin harrituta geratu ginen.
2014/03/26
Liburuen altxorra
Atzo Imanol etorri zen eskolara. Ipuinez betetako altxorra ekarri zuen eta batzuk irakurri zizkigun. Gaur etxera eramango ditugu aita eta amarekin irakurtzeko.
2014/03/21
PLASTILINAREKIN ITSASONTZIAK EGITEN
Gaur esperimentu bat egin dugu. Lehenengo apuntatu degu gure ustez plastilina
pelota batek flotatuko duen ala ez. Gehienak pentsatu degu flotatuko zuela.
Gero plastika gelara joan gara eta han plastilina uretara bota degu eta hondoratu
egin da.Gero saiatu gera flotatuarazten. Enekori bururatu zaio itsasontzi bat egitea eta saskitxoak egin
ditugu. Asko saiatu eta gero lortu degu. Aitorrek malkilto bar jarri dio
erdian. Harriak ere sartu dizkiogu itsasontziari eta flotatzea ere lortu degu.
Oso pozik gelditu gara. Datorren astean itasontzi gehiago eginten saiatuko gara
beste material batzuekin.
2014/03/20
LOREAK ALDATZEN
ATZO BARATZAN IBILI GINEN. OSO ONDO PASA GENUEN. LOREAK LANDATU GENITUEN. LEHENENGO ATXURRAREKIN ZULOA EGIN GENUEN, GERO LOREA SARTU GENUEN ETA AZKENIK LOREEI URA BOTA GENIEN. LOKATZEZ ZIKINDU GINEN ASKO . ERLEAK ERAKARTZEKO JARRI GENITUEN LOREAK BARATZEAN.
2014/03/18
2014/03/14
Itsasontziak
Flotatzen diren materialak erabiliz itsasontziak egin ditugu: papera, kortxoa, plastikozko botila, pajita, etab...Ondoren frogatu egin ditugu.
2014/03/13
Globoaren porrota
Asteazken goizean globoak aireratu genituen. Baina ez zuen guk uste bezainbeste hegan egin. Uste dugu bero gehiago behar zutela globoek. Gure ustez ez zegoen eguraldi egokia globoa aireratzeko, hotz gehiago egin behar zuen. Norbaitek baldin badaki nola berotu dezakegun hobeto globoa mesedez idatzi hemen zuen hipotesia, laguntza guztiak eskertuko ditugu eta.
)
)
2014/03/05
OSTEGUN GIZENA
Ostegun gizen goizean eskolako guztiak 5. eta 6. mailakoak prestatutako jokuak egin genituen. Gero altxorraren bila jolastu ginen urtero bezala. Altxorraren barruan piraten partseak zeuden.
11:15etan mozorrotzen hasi ginen dantza egiteko. 11:30etan gurasoak etorri ziren eta taldeka dantza egiten hasi ginen. HHkoak galtzagorrietaz mozorrotu ziren, 1. eta 2. mailakoak lamietaz, 3. eta 4. mailakoak tartalotaz eta 5. 6. mailakoak eta gurasoak sorginetaz. Oso dantza politak atera zitzaizkigun eta guraso askok hartu zuten parte. Oso ondo pasa genuen.
11:15etan mozorrotzen hasi ginen dantza egiteko. 11:30etan gurasoak etorri ziren eta taldeka dantza egiten hasi ginen. HHkoak galtzagorrietaz mozorrotu ziren, 1. eta 2. mailakoak lamietaz, 3. eta 4. mailakoak tartalotaz eta 5. 6. mailakoak eta gurasoak sorginetaz. Oso dantza politak atera zitzaizkigun eta guraso askok hartu zuten parte. Oso ondo pasa genuen.
ZIENTZIA MUSEOA ETA TXURI URDIN
OTSAILAREN 25EAN ZIENTZIA MUSEOA ETA TXURI URDINERA JOAN GIÑEN.ZIENTZIA MUSEOAN GAUZA HARRIGARRIAK IKUSI GENITUEN: PAPERA BASO BATEAN SARTU ETA URETARA SARTU ETA EZ ZEN BUSTI,ISPILUEN LABERINTOA, PONPA ERRALDOIAK,ITZALAK... ZIENTZIA MUSEOA ASKO GUSTATU ZITZAIGUN ETA TXURI URDIN GEHIAGO GUSTATU ZITZAIGUN ETA OSO ONDO PASA GENUEN.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)