2014/11/24

Eutela auzora ibilaldia

OSIALAETAAUOZAJOAIÑ.
GAROAMEATFIÑAETAPIÑUAIDUGITUN
OSOTEIOLAUGEUNE

(OSTIRALEAN EUTELA AUZORA JOAN GIÑEN.
GAROA, MENTAFINA ETA PIÑA BURUAK BILDU GENITUEN.
HOSTOEKIN JOLASTU GENUEN)




2014/11/18

Korni dordoka

KORNI OROOK OLI TI EORIDA OPORTA. XAPIN ZARRAN OENITDO. LETXUA ETA URA ARRIDZIOGU. IXETKKEIDIU. 614 g. IXATU ETA 18cm. NURTU ZUEN OZOIKA. Korni dordoka etorri da oporrak pasatzera. Txapin zaharrean lo egiten du. Letxuga eta ura jarri dizkiogu. Pixa eta kaka egin du.614g pixatu eta 18 cm neurtzen du Oso polita da.
 

2014/11/17

GUPPYSAK JAIO DIRA

GAUR YASMINAK BI GUPPYS BERRI EKARRI DITU ESKOLARA ETA AITORREK ETA NAROAK YASMINARI LAGUNDU DIOGU GUPPYSAK POLTSATIK PEZERAN SARTZEN. POLTSAN BI GUPPYS ZEUDEN ETA 7 MINUTU ITXARON BEHAR IZAN BEDEGU BI ALDIZ GUPPYSAK PEZERARA SARTZEKO. GERO PEZERATIK HIRU BASOKADA HARTU DITUGU ETA POLTSARA BOTA DITUGU UR HORREKIN OHITZEKO. GERO ATERA DEGU POLTSA ETA GUPPYSAK PEZERARA BOTA DITUGU. LAN HAU EGITEN ARI GINEN BITARTEAN AITORREK BI GUPPYS JAIO BERRI AURKITU DITU. BESTEEI BERRIA JAKINARAZTEKO MERTXEREKIN MIKROFONOTIK ESAN DUGU GAURKO BERRI POZGARRIA.

                            

2014/11/10

GUPPYSAK ESKOLAN

Lehengo astean hiru guppy ekarri genituen eskolara;ar bat eta bi eme. Guppysak arrain ontzi batean sartu genituen, lehenengo poltsaren barruan etxe berrira egokitzeko, eta azkenik askatu genituen. Gupisak txikiak dira eta isatsa koloretsua daukate. Ura 28 gradutan jarri genien eta alga antzeko batzuk jarri genizkien. Jana emateko behatza txikiena uretan sartu, gero behatz bustita jan pitin bat hartu eta gupisen ontzian sartu egiten dugu
. Egunean behin bakarrik eman behar zaie jaten eta asteburuetan guraso batzuk laguntzen digute.

2014/11/07

Euskararen egunerako flash mov

ADI!Euskararen egunerako, plazan egiteko, flashmov bat prestatzen ari gara . Gure bloga ikusten duzuen guztiok parte hartzea nahi dugu, horregatik eskatzen dizuegu bideoa ikustea eta umeekin etxean entsaiatzea, txukun-txukun egin ahal izateko. Elkarrekin egingo ditugu entsaioak.Lehenengoa azaroaren 19an 12etan gurasoekin eta orokorra denok elkarrekin 26an plazan. Animatu zaitezte parte hartzera!!!


               

2014/11/06

KARRAMARROA

KRAMAROAEAEKIRUGU
2RIZADITUARAPAZEKO
8BSODITUIEZBT
 SOKOGOGORADAUK
724IAXATUNITU
71CMNENURZEDU

(KARRAMARROA GELA EKARRI DUGU
2 PINTZA DITU HARRAPATZEKO
8 BESO DITU ILEZ BETETA
OSKOL GOGORRA DAUKA
724 GR PIXATU DITU

71CM NEURTU DITU)




2014/11/05

Itsaso hila


                                    



Itsaso gazia dela jakina da.Hortaz ari ginela itsaso hilaren argazki batzuk ikusi genituen. Itsaso honek gatza asko dauka, ondorioz ez da animaliarik bizi eta jendea flotatu egiten du.Gaurkoan gure eskolan itsaso hila egin nahi dugu.

Hasteko ontzia urez bete genuen .Arrautza uretan flotatzen ote zuen ikusteko arrautza uretara  bota   eta ez zuela flotatzen konturatu ginen.

Gatz pixka bat bota  eta hasieran arrautza  ez zuen flotatzen , baina gatz gehiago gehitzen joan ginen eta azkenik  arrautza flotatu  zuen.

Orain gure esperimentuari esker Berrobin  itsaso hila daukagu.  







2014/11/04

Berrobiko eskolako baratza martxan:



Berriz ere eskolako baratza lanean hasi gera.Hasiera belar txarrak kendu,  gero atxurtu eta ureztatu genuen.Gero landatzen hasi ginen: letxuga,aza,aza lorea,eskarola,espinakak…
Ea ondo ateratzen den landatu duguna?








2014/11/03

GAZTAÑAK JAN DITUGU.  2 KILO GAZTAÑA 2 DABOLIÑETAN ERRE DITUGU. OXO GOXOAK ZEUDEN.