2015/05/28

MAKIL INTSEKTUAK GURE GELAN

Astelehen batean Olitetik bost makil intsektu ekarri zituen Elik, bi txiki eta hiru handi. Hiru handietatik, bi emeak dira eta bat arra. Gelan zaindu ditugu larrosaren hosto berdeak emanez eta noizbehinka urarekin freskatuz.
Zulodun kaxa batean eduki ditugu arnasa hartu ahal izateko, baina txikietako bat, oso txikia zenez, kanpora atera eta desagertu egin da. Beste egun batean arra eta emeetako bat, ipurdiak elkartuta zituztela ikusi genuen, zertan arkiko ziren? Ez dugu arrautzarik edo intsektu berririk ikusi.
Hostoak jan eta kaka egiten dutela konturatu gara.

Egun batean, kaxa garbitzean, emeetako bati hanka bat puskatu zitzaion (oso delikatuak dira xomorro hauek…) eta egun horretatik aurrera, ipurdi aldetik, likido berde bat botatzen zuela ohartu ginen. Hasieran, pixkanaka hanka berria aterako zitzaiola espero genuen, baina egunak aurrera pasa ahala, eme hori geroz eta ahulago ikusi dugu eta azkenean hil egin da. Atzo gertatu zen hori. Agurtu eta belar artean utzi genuen. Orain, bi handi eta txiki bat ditugu.

2 urteko gelakoak   Maiatzak 28

Emanaldia


Ostiralean,  ikasturte bukaerako bi emanaldi egin genituen. Emanaldi horietan, antzerkia, dantza  eta musika egin genituen. Goizean, 10:00etan Aduna eta Alkizako eskolakoak etorri ziren. Arratsaldean denentzat tokia egongo ez zenez, guraso batzuk goizean etorri ziren. Munduko dantzak egin genituen: Mexiko, Kuba, Hawai, Estatu Batuak eta Indonesia. Bi antzerki egin genituen: Zonbigunea eta Ametsen kutxa. Bi publizitate ere egin genituen: Tinte plis eta beste bat. Arratsaldean, emanaldia eta gero, 6. mailakoak, antzerkiko andereñoari bertso bat bota zien eta lore sorta bat ere oparitu zien. Mertxeri, beraien tutoreari, beste bertso bat bota zien, lore sorta bat eta koadro batzuk oparitu zizkien. Jende asko etorri zen, asko gustatu zitzaien eta oso pozik geratu ginen.








2015/05/27

DIOSMAYRI ETORRI ZAIGU

Asteartean Diosmayri etorri zitzaigun eskolara. 3.mailan dago eta neska da. Andoainetik etorri da. Bederatzi urte ditu eta Berrobin bizi da. Santo Domingon jaio zen eta jolastea gustatzen zaio. Alaia da eta makarroiak jatea eta bomban ibiltzea gustatzen zaio. Behin anaiarekin  Disneyland Parisera joan zen eta primeran pasa zuen. Animaliak ere asko gustatzen zaizkio.
Oso ondo ari gara pasatzen berarekin!!!!!

2015/05/25

NOREN ARRAUTZAK OTE DIRA?


Lehengo ostiralean muskerra eta sugandilaren  terrarioan sei arrautza bilatu zituen Salemek.
Gela guztiak eztabaidatzen egon ginen, ea zeinek errun
zituen; muskerrak ala sugandilak. Jendeak esan zuen sugandilaren arrautzak izateko handiegiak zirela eta horregatik muskerranak zirela.
Gorkaren ustez sugandilarenak dira lehenago potolago
zegoelako. Beste batzuk esaten zuten sugandilarenak zirela eta horregatik  sei arrautz zeudenez, hiru jarri genituen
sugandilarekin eta beste hiru muskerrarekin, baina azkenean berriro elkartu egin genituen.
Informazioa bilatzen egon gara eta argazkietan ikusita ez dakigu bereizten muskerrra edo sugandilarenak diren eta jaio arte ez dugu jakingo.
 




2015/05/20

Txitak nola zaindu

Pasa den asteazkena ezkero, txitak zaindu ditugu eskolan. Orain handitzen ari dira eta bihar etxeetara eraman behar ditugu, kaxatik ateratzen ere hasiak dira. Hona hemen ondorengo egunetan txitak zaintzeko istrukzioak:

 - Kaxa, janaria, ura, lastoa, periodikua eta bonbilla bat behar dira.
- Bonbilla piztu eta tenperatura kontrolatu
- Ura aldatu egunean behin
- Janaria aldatu egunean behin
- Egunero azpiko periodikua aldatu kaka eta pixa kentzeko
- Lastoa aldatu zikina dagoenean
- Ikutu aurretik eta ondoren eskuak garbitu
- Pintxo eta Roki izena dute


2015/05/18

karramarroa

URTOKO ERREKI KRAMAROA EKRI ZUN ZUHARAK. EUN BATZU GELAN EUI UGU AST UA IEI DA JATKO EZ GENEUKELAKO EZER. Urtoko errekatik karramarroa ekarri zuen Zuharak . Egun batzuk gelan eduki dugu. Aste buruan hil egin da jaten emateko ez genuelako ezer.

2015/05/14

Galtzerdi untxiaren apala

GAZERIUTXIAGABREAAAIGUUBREGUSAOZEOEA
BAODZO

(GALTZERDI UNTZIAK GELAN BERE APALA BILATU DU BERE GAUZAK JASOTZEKO ETA BERA GORDETZEKO)



2015/05/13

Txitak jaio zaizkiguuuuu

Gaur maiatzak 13 bi  txita jaio zaizkigu.  Pintxo eta Roki   izena dute.   22garren egunean jaio zaizkigu. Pentsatzen genuen 21. egunean jaioko zirela baina 8orduz  inkubadora  itzalita  egon  zelako pentxatzen dugu beranduago  jaio direla. Gaur  goizean  Leirek notizia eman digu eskola guztiari eta  asko  poztu  gara.








2015/05/12

GALTZERDI UNTXIA

GALTZERDIUNTXIAAUKUEA
ERAOENA MIUSIEO
KAATASAUDUEARANAIAESAURAARIIOU

(GALTZERDI UNTXIA DAUKAGU GELAN.
GERARDOK EMAN DIGU ZAINTZEKO.

KAXA BATEAN SARTU DUGU ETA JANARIA ETA URA JARRI DIOGU.)




2015/05/07

Baratzan landatzen


Gaur baratzera egin dugu bisita. Gelan goatan jarri eta atera diren babarrun, kalabaza eta garbantzu landareak landatzera joan gara. Babarrunei pardak jarri dizkiegu eta ondoren denak ureztatu ditugu. Ea lurrari itsatsi eta aurrera ateratzen diren.




                                                       

Arrautzak

Pasa den egunean bi arrautza kaskatuta topatu genituen inkubadoran. Usain txarra zegoen eta irekitzea pentsatu genuen.  Bat ustela zegoen eta oso usain txarra zuen eta bestean txita formatzen hasia zen. Pena hartu genuen!




2015/05/06

ARANTZA

Asteazkenean  Lizartzakoekin autobusa hartu eta Arantzara joan ginen bi egunetarako. Ondoren bazkaldu eta arratxaldean San Juan Xar mendira joan ginen eta han merienda eman ziguten eta gero herria ezagutzera eraman ziguten. Istorio hau kontatu ziguten:

Juantxo  ardiekin    mendira  joaten  zen  egunero  eta      batean  juantxo   triste  zegoen.
Gaiso  jarri  zen  Pili lamiak  esan zion beko 3  iturrietatik  trapu  bat  bustitzeko 
eta  mina  zuen  tokietan  igurtzitzeko    eta  segituan  sendatuko  zitzaiola eta  ez
kontatzeko  inori. Juantxok kontatu egin zuen eta lamia asko haserretu zen. Horregatik harri bihurtu zuen Juantxo eta bere txakurra.


Oso ondo pasa genuen. Hurrengo urtean beste toki batera joan nahi degu.








2015/05/04

BACHIR JOAN ZAIGU.

El jueves Bachir vino a despedirse porque se iba a mudar a Ibarra. Se tenían que cambiar de casa porque su madre tenía un problema en el pie. Todos los días tenía que coger el autobús e irse a Ibarra al médico y otras veces a Donosti. Este último trimestre lo hemos pasado muy bien con Bachir sobre todo porque ponía de los nervios a todos los profesores y eso era muy gracioso. El último día  se portó muy bien con nosotros e intentó hablar euskera y fuimos al aula de las colchonetas para jugar con él. Luego fuimos al campo de fútbol y jugamos al bote - bote y lo pasamos muy bien. Lo último que hicimos juntos es que fuimos con él en el autobús porque íbamos a la piscina y nos despedimos de él por última vez en Ibarra. Mucha suerte Bachir. Te echaremos mucho de menos!!!!!!

                                 

ANTTON, GURE GELAKO MUSKERRA

Egun batean mendira atera ginen. Han musker bat aurkitu genuen eta harrapatu egin genuen. Aloñak terrario bat utzi zigun eta muskerrari etxe bat egin genion. Horretarako kartoia, belarra, lurra, harriak, makiltxoak, argia eta ura edateko ontzi bat jarri genion. Gero muskerra terrarioan sartu genuen. Egunero xomorroak bilatzera ateratzen gara eta honela elikatzen dugu.Orain azal berria ateratzen ari zaio. Pasa den astean muskerrari izena jarri genion eta orain Antton izena du. Pixka bat kezkatuta gaude ez duelako jaten eta flako dago. Espero dugu hobetzea bestela askatu beharko dugu.