laberintoa from berrobi on Vimeo.
2015/11/26
2015/11/25
EUSKARAREN EGUNA
Dakizuen bezala, datorren ostegunean,abenduak 3, Euskarearen Eguna dugu.
Hori ospatzeko Kantu-Jira egingo dugu.
Hor doakizue entsaiatzeko abestiak:
FURRA-FURRA
BEHIN BETIKO
NIRE AITAK AMARI...
BAGARE
EGUN DA SANTIMAMIÑA
ILUNTZEAN
IKUSI MENDIZALEAK
2015/11/23
PIRIRIKAN
Aurreko ostiral goizean, ahal genuen guztia piririkan ibiltzen saiatu ginen. Tutuetatik barrena joateko genituen pilotak handiak ziren eta plastilinarekin txikiagoak egin genituen. Bestelako zilindroak ere (ur botilak, krema poteak...) lurretik edo aldapatik piririkan joaten dira. Lurretik joateko indarra eman behar diegu, aldapatik ez dute behar.
2 urteko gelakoak
2015/11/20
Antzerki Foruma
Gaur Mai eta Elena etorri dira eskoleko erasoei buruzko antzerki bat egitera. Antzerkian ume bati eraso egiten diote eta oso gaizki bukatzen da. Ondoren txartel batzuk eman dizkigute, bertan eszena txar bat konpotzeko erak idatzi behar ditugu. Gero aktoreek txartel batzuk hartu dituzte eta txartelan zegoen eszena hobetu behar genuen denon artean antzeztuz.
Gero tailer bat egin dugu. Tailerrean lau taldetan banatu gara eta hiru argazki atera ditugu talde bakoitzak. Lehenengo argazkian jendea erasotzen , bigarren argazkian barkamena eskatzen eta hirugarrenean denak jolasten.
Argazkiak egin eta gero komentatzen egon gara zein zen erasotzailea eta zein biktima.Testiguari buruz asko ikasi dugu.Testigu batek barre egiten badu batetaz erasotzailea biurtzen da. Testigu baten jarrera ona izan behar du eta biktimari babestu.
Orkestrako instrumentuak
Haizezko instrumentuak ezagunak dira gure inguruan. Denok ikusi dugu saxofoia, tronpeta, tronboia... gure herriko jaietan eta txarangetan.
Gaur ikusi dugu haize-metala instrumentu formalena edo ezezagunena:
TRONPA.
Eta nola ez, probatu ere egin dugu. Ea zeinek ateratzen dion soinu ederrena!!
Gaur ikusi dugu haize-metala instrumentu formalena edo ezezagunena:
TRONPA.
Eta nola ez, probatu ere egin dugu. Ea zeinek ateratzen dion soinu ederrena!!
Anjel Lertxundi
Ostegunean, Anjel Lertxundi idazlea gure eskolara etorri zen berak egiten dituen gauzak kontatzera: Nola egiten zituen liburuak, nola zuzentzen zituen, nola zuzendu zituen bi filmak... Bere lana nola egiten zuen kontatu zigun. Anjel Lertxundik 15-16 urtekin bazekien idazlea nahi zuela izan eta lortu egin zuen.
Gauza asko kontatu zizkigun: Olerkiak, asmakizunak, txisteak...
Goiz ederra pasa genuen Anjel Lertxundirekin eta gainera gauza pila ikasi genituguen, asko eskertzen diogu.
Eskerrikasko Anjel Lertxundi!!!
2015/11/11
Intxaurrak kontatzeko makina
2015/11/09
Gaztainak
BI ALDIZ GAZTAINAK BILTZERA JOAN GINEN, BAINO EZ GENITUEN AURKITU. ORDUAN, MILAK, AZOKAN EROSI ZITUEN 2K GAZTAIN, BI DANBOLINETAN ERRETZEKO.
LEHENENGO PISATU GENITUEN ERDIBANATZEKO, GERO GAZTAINAK KOSKATU ETA AZKENIK ERRE. ONDOREN HAMAIKETAKOAN DENAK JAN GENITUEN. OSO GOXOAK ZEUDEN. HURRENGO URTEAN BERRIZ!!!!
LEHENENGO PISATU GENITUEN ERDIBANATZEKO, GERO GAZTAINAK KOSKATU ETA AZKENIK ERRE. ONDOREN HAMAIKETAKOAN DENAK JAN GENITUEN. OSO GOXOAK ZEUDEN. HURRENGO URTEAN BERRIZ!!!!
2015/11/04
2015/11/03
2015/11/02
Uxarre aldera irteera
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)