Alkizako basora joan gara goiza pasatzera Aduna eta Alkizako lagunekin. Eguna kantatuz hasi dugu eta hiru lekutan geldituz basora iritsi gara. Arauak gogoratu eta jolasean hasi gara. Asko jolastu ondoren lurrean etzan eta begiak itxita basoari entzun diogu. Gailetak jan eta eskolara bueltatu gara.
2017/11/24
Euskararen eguna
Datorren ostiralean, abenduaren 1ean, Berrobin zehar ibiliko gara " Kantu jiran" Euskararen Eguna dela eta. Hemen jarriko ditugu abestuko ditugun abestiak etxean entsaiatzeko.
2017/11/17
Arkaitza aldean paseatzen
Gaur Arkaitza aldera joan gara paseatzea. Arkaitzan atsedena hartu ondoren, aurrera jarraitu dugu eta astoei jaten eman diegu. Gustura ibili gara!!!
2017/11/13
Soyuz
Soyuza suziria egin dugu gelan. Hau da Nazioaretko Espazioko Estaziora astronautak eramaten dituen suziria.
LIBURUEN ALTXORRA
Pasa den ostegunean Imanol Mercero etorri zen liburuen altxorrarekin eta hilabete bat utzi zigun liburuak hartzeko. Liburu pila bat berriak ziren. Liburu berri batzuk aurkeztu zizkigun eta txisteak kontatu zizkigun. LH 3-4 eta LH 5-6ko gelakoak liburuak apuntatzeaz arduratzen dira eta honela mailegu zerbitzua eskeiniko da.
2017/11/11
ARBELA BERRIA!
Eskolako aterpean arbela bat jarri degu jolasteko. Bertan idazteko klariona bakarrik erabili dezakegu. Denon artean zaindu behar dugu. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
2017/11/06
JULEN IKASTERA ETORRIDA
Julen etorri da ikastera gabonak pasa arte. Julen Berrobikoa da eta 21 urte ditu.
Maixua izan nahi du. Mendira joatea guztatzen zaio.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)