2018/02/28

Oporraldi bat baserrian

Izenburua: Oporraldi bat baserrian.
Idazlea: Juan Kruz Igerabide.
Laburpena:
Uda hasiberri zen eta Arrank bere lehengusu txikien eta izeba zaharraren etxera joan behar
zuen, bere gurasoek lan berri bat aurkitu zutelako.
Arrankek ez zuen bere bi lagunik gabe joan nahi oporretara, Ainhoa eta Grigor. Ainhoa, Grigor
eta Arrank parkean zeudela Grigoren elbiak esan zuen denak batera joateko Arrankerekin
baserrira eta denak beraien gurasoei baimena eskatzera joan ziren. Azkenean denak batera joan
ziren baserrira eta animaliak hitz egiten hasi ziren¡. Gau batean ipuinak kontatu zituzten suaren
ondoan eta baserrirako bidean otso bat agertu zitzaien.


Balorazioa: 10 oso polita eta barregarria delako.

Franny K.Stein zientzilari eroa

Izenburua: Franny K.Stein zientzialari eroa. Hamabost metroko kupidoaren erasoa
Idazlea: Jim Beton
Irudigilea: Dan Potasch
Argitaletxea: Desclee de Brouwer

Laburpena:
Franny neska zientziazale bat zen eta hamabost metrokoko kupido bat egin zuen. Frannyk ez zituen lagunik eta gaiztakeriak egitea asko gustatzen zitzaion. Frannyk egindako kupidoa herrira joan zen eta geziak botatzen hasi zen. Franny kupidoa geldiarazten saiatu zen eta bere txakur laguntzaileak laguntzen hasi zitzaion.

Balorazioa 10 bat oso polita delako

Mixi marrau

Izenburua: Mixi marrau
Idazlea: Jesus Mari Olaizola “Txiliku “

Marrazkiak: Jon Zabaleta

Diseiñua: Elena Odriozola


Argitaletxea: Elkar 


Laburpena:
Andereño Maripik “ mixi marrau ” esaten duenean ikasleak egiten ari direna utzi eta ipuinen txokora joateko momentua da. Orduan Maripik hitz magikoak esaten ditu lehendabizi ozen eta gero baxuago ia ixildu arte eta bukaeran gelan ez da ezer entzuten. Orduan Maripik ipuina kontatzen die. Izugarrizko abentura kontatu ondoren liburua itxi eta “ mixi marrau ” esaten du andereño Maripik eta ikasleek errepikatu egiten dute. Horrela bukatzen duten ipuina.

Balorazioa: 10 puntu asko gustatu zait.

Printze txikia



Izenburua: Printze txikia

Egilea: Antoine de Saint-Exupéry

Argitaletxea: Elkarlanean S.L.

Irudigilea: Antoine de Saint-Exupéry

Laburpena:
Printze txikia ume bat zen, planeta txiki-txiki batetik zetorrena.
Lurrera iristen denean gizon batekin topatzen da basamortu erdian bakar-bakarrik dagoena bere hegazkinaren motorrak ez diola egiten.
Printze txikia eta gizona oso harreman ona edukitzen dute. Horrela gizona Printze Txikiaren abenturak guztiak jakiten doa.
Printze txikia beste planeta batera joaten pertsona desberdinekin hitz egitea, adibidez, egun guztia izarrak kontatzen zegoena, geografoa bere bulegoan esploratzen zituen gauzak, erregearekin…
Printze txikia bakarrik zegoenez naturako gauza askorekin hitz egiten zuen, izarrekin, larrosakin, sugearekin eta azeriarekin oso ondo ematen zen.

BETI IPARRALDERANTZ

Izenburua: Beti iparralderantz.

Idazlea: Jon Arretxe

Irudigilea: Cristina Fernandez.

Argitaletxea: Erein.

Laburpena:
Ume baten aita lan bila doa bere familiak ez duelako dirurik ezta janaririk ere. Kayes herrian, Malin bizi dira. Aita Europara doa lan bila baina ez du lortzen lana edukitzea. Esan zion familiari gutunak bidaliko zizkiela, baina ez zien bidali, orduan arduratu egin ziren eta bere umea bere aitaren bila doa eta bidean lagun bat aurkitzen du eta lagunarekin doa bidaia guztian. Oso bidaila zaila da zergatik Europara doaz



Balorazioa: 10, zoragarria delako.

2018/02/23

Inaki Mezquitaren bisita

Otsailaren  19an  Iñaki Mezquita etorri zen;  bera Legorretako irakaslea da. Zaletasun asko ditu eta horietako bat artropodoak aztertu eta argazkiak ateratzea da. Esan zigun, bera Alegiko mendietan,  inguruan  eta lore artean ibiltzen dela artropodoei argazkiak ateratzen. 
Artropodo hitzak  hanka artikulatua esan nahi du. Artropodo guztiek hanka artikulatuak dituzte. 
Burruntziak ikusten dituenean zirraratu egiten da, horregatik erabaki zuen Burruntziei buruzko liburu bat egitea. Burruntziak orain dela 300.000.000 urte sortu ziren. 
Gauza pila bat kontatu zizkigun burruntziei buruz eta araknido batzuei buruz. Oso interesgarria izan zen. Adibidez, burruntziak Indiatik Maldibasetara migratzen dutela hegazkin baten altueran, itsaso gainetik!
Urteko milaka espezie desagertzen dira. Kutsatzen ari  dira 
animalien bizilekuak. Gure esku dago zaintzea, zaborra ez botatzen edo natura errespetatzen.
Eskerrik asko Iñaki!!!!!






Haziak


Hazi batzuk erein genituen eta hiru aste ondoren ondorio hauek atera ditugu:
Ura eman eta argitan eduki ditugunak, babarruna eta lenteja hazi dira.

 


Ura ez eman eta argitan eduki ditugunak  hasieran bezala daude.
Ura eman eta ilunpetan eduki ditugunak ere berdin daude.

                                                                                                                                     
 

Hazi batzuk errezago hazten dira: babarruna, lenteja. Beste batzuk oso zailak dira; sagarra eta mandarina.

2018/02/22

Elurra baratzan

Urtea gogotsu hasi dugu eta asteazkenero ari gara lanean baratzan...

Urtarrila bukaeran ilarrak ere erein genituen.



Handiak txikiei ipuinak kontatzen

Gaur ikasle zaharrenek txikiei ipuinak kontatu dizkie. Oso gustura egon dira denak. Ikus itzazue argazki hauetan sortu diren momentu polittak!

4. liburu gomendagarria

   Super-azeri

IZENBURUA: Super-azeri.
IDAZLEA: Roald Dahl.
IRUDIAK: Quentin Blake.
ARGITALETXEA: ALFAGUARA Zubia.
LABURPENA:
Baziren behin hiru baserritar. Lehenengo baserritarrak Potoko izena zuen, oso potoloa zen, baserrian oiloak zeukan, beti oiloak jaten zuen. Bigarren baserritarrak Mokote izena zuen, txikia eta potoloa zen, bere baserrian ahateak zeuzkan, ahateak eta donutsak jaten  zituen. Hirugarren baserritarrak Praisku izena zuen, indioiloak eta sagarrondo bat zeukan, oso argala zen, ez zuelako jaten, bakarrik edan egiten zuen. Herri ondoan Baso bat zegoen, baso hartan zuhaitz handi bat zegoen, zuhaitz hartan azeri bat eta bere familia bizi zen.  
Azeriak baserritarren janaria lapurtzen zuen eta baserritarrak azeria hiltzen saiatzen ziren eta azeria alde egiten saiatzen da bere familiarekin.


Nire iritzia 10 bat da akzio pixka bat duelako.







3. Liburu gomendagarria

   
HIZKUNTZA SEKRETUAK.
Kaixo Jon naiz eta orain Hizkuntza sekretuei buruz hitz egingo dizuet oso polita da eta asko gustatuko zaizue.

Egilea: Arrate Egaña
Irudigilea: Marimar Agirre

Argitaletxea: Elkar
Laburpena:
Lukas eta Mei dira protagonistak. Eskolako zuzendariak gela bateko pertsonekin proiektu bat egin du eta proiektu horrek “PORROT TALDEA”  izena du, “PORROT TALDEAK” hizkuntza sekretu bat egiten dute. Eskolara neska berri bat etortzen da Mei izenekoa, Mei agertzen denetik gauza bitxi asko gertatzen dira.

Balorazioa: 10 oso polita eta bitxia delako.


                                                                                                                                                                                   

Zapaburuak

Gelako zapaburuei hankatxoak ateratzen hasi zaizkie.



2. Liburu gomendagarria



AMONA BIZIKLETAN

                                                                                              
Ni Oier naiz eta liburu hau irakurri dut.
Izenburua: Amona bizikletan
Egilea: Joxantonio Ormazabal
Irudigilea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkarlanean S.L.
Laburpena:

Liburuak kontatzen du aitona bat hil egin zela eta egun batean bere andreak amets bat egin zuen berarekin, aitonak esan zion gauerdiko hamabietan igerilekura joateko. Amona igerilekura joan zen aitonak esan bezala baina bidean bizikletako gurpila pintxatu zitzaion eta pixka bat atzeratu zen azkenean  han ikusi zuten elkar, aitonak hain gogo pila zeuzkan bizikletan ibiltzeko amonari bizikleta hartu eta igerilekuan  ibili zen oso gustura.

Balorazioa: 10, oso polita delako eta oso parregarria delako.

1. Liburu gomendagarria


URTEBETE ITSASARGIAN

Ni June naiz eta liburu hau irakurri dut.
Izenburua: Urtebete itsasargian.
Egilea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Elkar
Laburpena:

Jon izeneko mutiko bat osabaren etxera joaten da urtebete pasatzeko. Urte hori, itsasargian pasatuko du. Urte horretan, bere burua, bere bizitza eta bere ingurua ezagutuko du. Maitasuna eta gorrotoa zer diren ere ezagutuko ditu. Herri baten sufrimendua nola den ere ikasiko du.      

Iritzia:
Neri asko gustatu zait eta 9 bat ematen diot.

JUNE JIMENEZ

2018/02/19

Tontola

OSTIRALEAN XOMORROAK BILATZERA JOANGIÑEN.
TONTOLAKO ASKATIK ZAPABURUAK ETA SUGANDILAN ANTZEKOA EKARRI GENITUEN.
BIDEAN BITXOBOLA AIAA IAEA IGL AEA AUEIU

 (armiarma, txitxarea, igela,barea, hartu genitun)

2018/02/16

ARMIARMAK

1. eta 2. mailakoak gelara armiarmak ekarri ditugu eta hauei buruzko gauza pilo bat ikasi ditugu!










2018/02/15

Baratza Otsaila


Otsaila elurtsu hasi bagenuen ere...
Azaldu da eguzkia eta gure negutegian mugimendua nabari da, ilarrak  hazten hasi dira!!!(belarra ere bai, baño ez genuen lurra gehiegi mugitu nahi) 

Gainontzekoa ere primeran hazten ari da, gure mimoekin ur eta ongarri pixka batekin,
Ah! Eta badugu ikasle bat, ureztatzen duen bitartean kantatzen diena.... Beraz, seguru da gure uzta !



 
 


2018/02/09

Ostegun Gizena

Atzo Ostegun Gizena ospatu genuen eskolan. Lehendabizi altxorraren bila ibili ginen, ondoren bostgarren eta seigarren mailakoak antolatutako jolasetan eta atsedenalditxo bat egin ondoren dantzara atera ginen. Hemen argazkiak!

2018/02/02

Haziak ereiten






HAZIAK JARRI DITUGU POTETAN ARROZA, DILISTA, BABARRUNA, MANDARINA, SAGARRA.
BATZUK UTZI DITUGU ILUNETAN BESTEAK ARGITAN URIGABE ETA BESTEAK ARGITAN ETA URA BOTATA . IKUSIKO DEGU ZER GERTAZEN DEN.