2018/05/31

gazta tarta

Astelehenean gazta tarta egin genuen.  Lehenik gailetak txikitu genituen. Gero gurina epeltzen jarri eta gailetei bota genuen. Filadelphiari esnegaina nahastu genion.Filadelphia gaileten ontzira pasa genuen. Bitartean gelatina hozten jarri genuen. Gelatina hoztu zenean gailetei bota genien. Bi egun behar izan zituen gelatinak eragina egiteko eta 2 egun barru gazta tarta etxera eraman genuen. Merezi izan zuen!




Gailetak


GAEATOSOAEGIDITUGUFORMADSBRTIÑTAKOAK.IKUSI .IKUSI.
(GAILETA GOXOAK EGIN DITUGU FORMA DESBERDINETAKOAK. IKUSI, IKUSI!)







2018/05/24

Arrautza gogortuak



ARRAUTZA GOGORTUAK MAJONESA LANGOSTINOA ETA AZEITUNAKIN JAN DEGU AMAIKETAKOAN.DENAKBUKATUDITUGU.







2018/05/23

HANBURGESAK

Lehengo egunean  hanburgesa egin  genuen  eta orain azalduko  dugu nola egiten den. Lehenengo masa egin behar dugu  eta behar dugu: haragi pikatua, arrautzak, esnea, ogiaren mamia eta baratxuria. Ondo nahastu behar dugu dena eskuekin.Tipula eta piper berdeak potxatu  egin  genituen   eta  urdaiazpikoa   frejitu. Bukatzeko ogiaren  gainean   jarri genuen hanburgesa, gazta, tomate, urdaiazpikoa eta  barazkiak. Itxura ona, ezta?


2018/05/17

KUSKUS

Gaur Fatu etorri zaigu kuskus-a egiten laguntzera. Guk horrelako osagaiak erabili ditugu: tipula, baratxuria, kalabaza, piper gorria eta berdea, mahats- pasak, gatza, olioa, olaisko izterrak, kuskusa eta tomatea. Gero, Fatuk ura berotzen zuen bitartean guk berdurak zuritu eta moztu ditugu. Dena zuritu eta moztu ostean kazuelara bota ditugu. Fatuk kuskusa lurrunetan egosi du. Egurrezko kazuela bat ekarri du eta jalkitzen utzi du. Bukatzeko, oilasko eta barazkiekin kuskusa nahastu dugu.




Almondigak hamaiketakoan

AMODIGAEGINDITUGUSUKAAIZA ASOKGUSTATUZAIKIGU (ALMONDIGAK EGIN DITUGU SUKALDARITZAN. ASKO GUSTATU ZAIZKIGU)

Gauza txikiak

Mundu urdina

Eskolako motxilak

2018/05/14

ERRUSIAR ENTSALADA

 Gaur bigarren tailerrean hasi gara. Gu  josteko tailerretik sukaldaritza tailerrera pasa gara eta  errusiar entsalada egin dugu. Errusiar  entsalada  egiteko egositako  gauza  batzuk  behar  dira: patatak,arrautzak eta  azenariok. Zuritu eta  moztu  egin behar duzu dena moztutakoa  bol  batera  bota. Batzuek gauza egosi guztiak  muzten dituzten bitartean besteok mahonesa egingo dugu. Horretarako,  gauz hauek beharko  ditugu: olioa, ozpina, gatza eta arrautz bat.  Ilarrak, txaka, atuna, eta azeitunak gehitu,.Ondo  nahastu behar duzu dena. Bukatzeko errusiar  entsaladari mahonesa  bota  diogu  eta  berriro nahastu  dugu. 









BANANA BUNUELOAK

Gaur Fabiola etorri da eskolara bunueloak egitera. Gineako postre tipikoa da eta azaldu digu nola egiten diren. Lehenengo bananak zuritu ditugu, batidora hartu dugu eta purea bezala jarri dugu. Ondoren, olioa kazo batean bota dugu, eta bananako pureari gatza, irina eta legamia bota diogu. Kutxara batekin kazuelara botatzen hasi gara. Zartaginetik ateratakoan borobil forma hartu dute eta bukatzeko azukrea bota diogu. Honela bukatu da gure tailerreko azken eguna, goxo-goxo!!!












2018/05/10

JOSTE TAILERRA

Gaur izan da joste tailerreko gure azken saioa. Oso gustura egon gara eta gauza politak eta erabilgarriak egin ditugu. Poltsak, karterak, zorroak, aurreko-mantalak... egin ditugu.
Azkeneko saioetan Beatriz egon da guri laguntzen. Mila mila esker Beatriz!




ENPANADILAK

Gaur taierretan enpanadilak sukaldatu ditugu. Horretarako tipula eta piperrak moztu ditugu eta Ainhoa tipularekin negarrez hasi da. Gero atunari olioa kendu diogu eta bol batean txikitu dugu. Ondoren, piperra, tipula eta atuna potxatu ditugu eta tomatea bota diogu. Amaitutakoan dena ojaldre zatitan  bota dugu eta tenedorearekin itxi dugu eta labean sartu dugu,  Hogei minutu utzi dugu 210 gradutara. 











Kroketak egiten Mirenekin


¡


MIRENEK ERAKUTXIDIGU KRROKETAK EGITEN URDAIAZPIKOETA ARAUTZA GOGORTUAREKIN.
OSOGOXAK ZEUDEN. MIIAESKER MIREN!











2018/05/04

Barriara irteera

Pasa den astean, apirilaren 26 eta 27an Barriara joan ginen 4,5 urte eta 1. eta 2. mailakoak. 

Autobusean  joan ginen. Bidaia ordu batekoa  zen. Autobusean kantatzen  egon  ginen.
Leiotik ikusi  genituen kotxeak, txoria, kablea,  mendia, zuhaitzak, zerua, lainoa, etxeak, hostoak, belazea,  belarra  eta loreak.

Iritsi eta segituan ondoko herri batera joan ginen, Larreara. 
Bidean 2 txakur ikusi genituen txintxoak ziren.  Jendea bizikletan ikusi genuen. Sixare asko ikusi genituen eta Larreara iritxi ginenean bazkaria jangenuen.

Bazkaldu eta gero Barriara iritsi ginen eta han Aitor eta Jabi zeuden. 
Aitor eta Jabi basora eraman gintuzten monitoreak ziren.
Basora  sartu baino lehenago  erakutsi ziguten gauza bat  egiten.  Ua ua ua  ua ua ua ua ua ua ua  basajaunei basoan  gaudela  abixatzeko.  Eta  gero txabola bat aurkitu genuen.
Joku bat egin genuen zuhaitzekin. Begiak tapatu genituen eta zuhaitzak ikutu genituen.

Gauean afaldu egin genuen. Diskoteka egin genuen haundien musikarekin.
Dantzatu genuen eta gero izarrak ikusi genituen eta ilargia ere bai. Gero batzuk pintatzen ibili ziren. Gero lo egin genuen. Lo seko egin genuen  .

Janaria goxoa zen. Lenengo egunean arratsaldez iritxi ginen. Orduan afaldu bakarrik egin genuen.Afaltzeko zopa, sanjakoboa eta platanoa jan genituen. Bazkaltzeko garbantzuak,bakaioa tomateakin eta natilak jan genituen.Eta azkenik gosaltzeko madalenak, kolakaoa eta Ionek kafesnea eta ogian  olioa, mantekilla eta mermeladarekin.

Patioan  futbolean  ibili  ginen, karrerak  egin genituen, parkean ibili ginen, laberintoan mareatu  egiten zen, sugandilak harrapatu  genituen,  lagun berriak egin genituen gu baino  zarragoak ziren  eta usurbilekoak ziren. 
Armiarma bat ikusi genituen.

Hona hemen argazkiak:

2018/05/03

FRUTA HOJALDREA TXOKOLATEZKO KAPAREKIN

Gaur taierretan fruta hojaldrea txokolatearekin sukaldatu dugu. Horretarako, fruta laminatan moztu, zuritu eta garbitu dugu. Gero mantekila zartaginean jarri dugu eta urtu egin dugu. Frutak mantekilara bota dugu azukre pixka batekin. Ondoren, fruta hojaldrearekin sartu dugu labean, txokolatea mantekilakin urtzen jarri dugun bitarten. Gero dena bukatuta zegoenean frutari txokolatea urtuta bota diogu eta frigorifikoan sartu dugu hozten.












2018/05/02

OIG XIGORTUA

GAUR SUKALDARITZAN AMAIKETAKO GOXO GOXOA PRESTATU DUGU: OGI XIGORTUA MANTEKILA MERMELADA ETA NOZILAKIN. ASKO GUSTATU ZAIGU.