2018/09/28

Basajaunaren bila


Gaur Eskolako Marirekin basajaunaren bila abiatu gara.Mapa bat eskuetan dugula,  gure ustez basajaunaren etxera iritsi gara, kanpoko paretan BA_ _rekin hasten den hitza marraztuta baitago. Baina ez, Iñakiren etxea da eta BASAJAUN  ez zuen jartzen baizik eta BARAZKI. Iñakik esan digu basajauna ez dela, nekazaria baizik. Azenarioak eman dizkigu basoan bizi den astoari emateko eta guk txintxo-txintxo agindua bete dugu. Marik susto txiki bat hartu du, astoa otsoa zela uste baitzuen. Astoak gustura jan ditu guk emandako azenarioak. Etxaberaino iritsi gara. Basajauna ez dugu ikusi baino basoa zeharkatu dugu belarri, sudurra eta begiak adi-adi ditugula. Bueltakoan galtzagorriak bilatu ditugu eta beraiekin jolastu gara. Hurrengoan Tartaloren bila joango gara.




2018/09/24

Ataungo irteera


KAIXO. ATAUNEN EGON GINEN  ETA EUSKAL MITOLOGIAKO ISTORIOAK KONTATU ZIZKIGUTEN. LAMIAK, MARI, GALTZAGORRIAK, TORTO, BASAJAUN, SORGINAK, JENTILAK,  MATEO TXISTU, MARTIN TXIKI...
BARANDIARAN MUSEOAN EGON GINEN ETA HOR BESTE ISTORIA BATZUK KONTATU ZIZKIGUTEN ETA OSO ONDO PASA GENUEN.
AGUUUR!!!


2018/09/21

UDAZKENA


Udazkena datorrela eta Vivaldik udazkenari egindako abestiarekin 3. eta 4. mailakoek egin duguna hemen duzue!

2018/09/17

EUSKARAREN ALDEKO KANPAINA

Eskolako lehenengo egunean asamblada bat egin genuen lehengo urteko euskararen aldeko kanpaina aurrera bultzatzeko. Talde txikitan banatu eta ekintzak pentsatzen hasi ginen. Gero informatika gelan bildu eta bururatu zitzaizkigun ideia guztiak esan eta Junek ordenagailuan apuntatu zituen. Hauek dira batzuk: 

 -Etxeetara gutun bat bidali 
-Eskolako balkoian kartel bat jarri 
-Bideo bat egin blogera edo youtubera igotzeko 
-Ez dakitenei euskera erakutsi
 -Gure artean euskeraz hitz egin 
-Frontoiean kartelak jarri 
-Herri mailan euskal jokoak antolatu 
-Egunero euskal abestiak jarri 
-Egutegian euskaraz bizi naiz jarri 
-Inkesta bat egin 
-Kamisetak egin 
-Gazteleraz hitz egiten duenari euskaraz hitz egiteko esan 
-Manifa bat egin 
-Berrobin zehar kartelak jarri 
-Herriaren sarreran eta irteeretan kartelak jarri 
-Herrian asanblada bat egin 
-Euskaraz bizi nahi dut dantza egin plazan

Ekintza hauetatik batzuk hartuko ditugu eta aurrera eramango ditugu. Gu prest gaude, eta zuek???

2018/09/14