2021/01/29

Ramon Olasagastiren bisita

Astelehenean, Ramon Olasagasti etorri zitzaigun eskolara. Guk, LH 5. eta 6. mailakook, bere ipuin bat irakurri dugu: “Sugaar”. Liburu horren inguruan eta egiten duen lanaren inguruan galdera batzuk egin dizkiogu.

Esan digu gure herriko hainbat tokitan inspiratu zela libururako.  Hasieratik pentsatuta zeukan bere istorioetan neska izango zela protagonista eta “Sugaar” liburuan Izadik garrantzi handia du. “Sugaar” eta “Sasiolako errotaria” liburuekin Xabier Lizardi Saria jaso zuen. Gutxi-gorabehera 10 liburu argitaratu dituela ere kontatu zigun: hainbat komiki, umeentzako liburu batzuk eta helduentzako beste hainbat.


Txikia zenean Bittor etorri zen Berrobiko eskolara. Bittor izan zen euskaraz irakurri, idatzi eta hitz egiten zien lehenengo irakaslea. Bittorrekin irakurtzen eta idazten gozatu zuen. Ramonek argi izan du idaztetik bizi nahi duela eta izan dituen lan guztiak idaztearekin oso lotuta daude: kazetari, idazle eta itzultzaile.


Bukaeran galdetu genion ea ipuinak idazteko trukotxoren bat emango zigun eta aitortu zuen ez dagoela trukorik. Orriaren edo ordenagailuaren aurrean jarri eta ideiak burura etortzea zela. Batzuetan egun osoa lanean pasa eta esaldi bakarra idaztea lortzen da, beste batzuetan aldiz egun bakarrean lau orri idatzi ditzake. 

2021/01/19

Maierren bisita

GRMAIERETRDIZANLKJZOTZR GAUR MAIER ETORRI DA ITZEA NOLA JAIO ZEN KONTATZERA. ESKERRIK ASKO EMANDAKO AZALPENENGATIK!!!

Begiak

Begiak ikusteko ditugu eta oso garrantzitsuak gure egunerokoan. Etxekoekin jolasteko aukera daukazue) norenak dira?

2021/01/18

EUREKA MUSEOA

Ez gara joan baina gelatik ikasi dugu bideokonferentziaren bidez! Hau dena ikasi genuen! Hezurrei, artikulazioei eta giharrei esker mugitzen gara. Hezurdurak forma ematen dio gorputzari eta berari esker zutik mantentzen da. Gizakiok 206 hezur dauzkagu baina jaiotzen garenean 300 inguru. Gero hezur batzuk lotu egiten dira. Lepoluzeak eta gizakiok lepoko orno kopuru berdina daukagu baina lepoluzeenak handiagoak dira. Gorputzeko hezurrik luzeena izterrean dago eta femur du izena Gorputzeko hezurrik txikiena belarrian dago. Bihotzak taupadak egiten dituenean odola botatzen du eta odola gorputzeko atal guztietara iristen da arterietatik. Ondoren zainetatik odola bueltatzen da oxigenorik gabe eta hondakinekin. Bihotzak egunean 100.000 taupadak egiten ditu. Bakoitzeko bihotzak ukabilaren tamaina gutxi gora behera dauka. Bihotza osasuntsu izateko kirola egin behar dugu. Bi birika dauzkagu baina ezkerrekoa txikiagoa da bestea baino bihotza ezkerrean dagoelako eta lekua behar duelako. Airean dagoen zikinkeria gorputzean ez sartzeko sudurrean ileak eta mukiak daude. Arnasketa prozesuan botatzen dugu karbono dioxidoa eta ura, horregatik kristalak edo ispiluak enpainatzen ditugu. Digestio prozesua ahoan hasten da eta este lodian bukatzen da. Giltzurrunetan hondakin likidoak sortzen dira. Este meheak 7metroko luzera dauzka. Gibelak odola garbitzen du.