2021/11/26

Liburutegian

 Gaur basora joateko eguraldi kaxkarra genuenez, liburutegira joateko aprobetxatu dugu. Begoñak udaletxean dagoen argazki erakusketa erakutsi digu eta gu ere argazkietan gaudela konturatu gara. Gero ipuinak irakurtzen gustora egon gara. Eskerrik asko Begoña!!





Ekoguneko irteera

 

AZOEKOGUNEA JOANGIÑE ARAPAGEPA SOKATA PELOTAIBILIGIÑE. ODOPSGUN

(ATZO EKOGUNERA JOAN GINEN. HARRAPAKETAN, SOKATAN, PELOTATAN IBILI GINEN. ONDO PASA GENUEN.)






Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna



 

2021/11/25

Kobazuloa


Lehenengo eta bigarren mailakoak asko ikasten ari gera Lehen gizakiari buruz. Eskolan kobazulo bat egin degu. Ikusi nahi al duzue nola egin dugun???
Egin klik "Kobazuloa" hitzean.


Kobazuloa

 


2021/11/24

Sumendia

 

SUMEDIA EGIDEGU PAPSTILI2KRBONATO KOLORATAETA  OZPIÑAERABLIDIUTGU

(SUMENDIA EGIN DUGU. PLASTILINA, BIKARBONATOA, KOLORANTEA ETA OZPINA ERABILI DITUGU.)






2021/11/18

Kontzertua

Gaur HHko eta 1.zikloko ikasleak Donostira joan gara Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzara. Han  ZIRKUS ikusi eta entzuteko aukera izan degu.

Biolina, tronpeta eta pianoa gertutik ikusi eta entzun ditugu eta bi akrobaten laguntzaz musikaz gozatu degu. Datorren urtean berriro joango gera!















2021/11/16

Yolanda Arrietaren bisita

 

YHAAAREJEERCVNIDILBOÑG

AOAXCCBNMO

(YOLANDA ARRIETA ETORRI DA IPUINAK KONTATZERA. ASKO GUSTATU ZAIGU.

ESKERRIK ASKO YOLANDA!)




2021/11/08

2021/11/04

EGIPTO

 Gaur Egiptori buruzko erakusketa prestatzen aritu gara.





EUSKARAI BURUZKO GALDETEGIA

Gure eskolako familiek egunerokoan erabiltzen duten hizkuntzari buruz galdeketa bat bete zuten. Galdetegietako erantzunak bateratuaz ikasleek Driveko kalkulu orria erabilita grafikoak sortu dituzte.

Hona galdetegiko emaitzak.



KALABAZA  EDO KUIA HAZI DA !!!😊

  ZERGATIK BAT ERNALDU DA ETA BESTEAK EZ?😕

        Gure baratzean Urriak 25ean ikusi genuen  .Jasotzen degunean ....nola prestatuko degu jateko?

   Lore arrak eta emeak izaten dituzte,desberdinak. 

     Emeak atzeko aldean gero kuia izango den pinporta dakar.

Beti txorten puska batekin jaso behar da, hau da, ebakita, ez tiraka .

     IKUSI LASAI  BIDEOAN NOLA  HAZITZEN DEN KUIA

     108 EGUNETAN ZEHAR !

     



     

Tenperarekin esperimentatzen

 Bi urtekoak ere hasi dira tenperarekin esperimentatzen. Artistak!!!!




2021/11/03

Eskola hustutzea

Gaur goizean, eskola arrazoiren batengatik hustu beharko bagenu nola egin beharko genukeen jakiteko entsaio edo simulazio bat egin degu. 

Eskolan gaudela sirena entzuten badegu, gauzak dauden bezela utzi, ilada bat osatu eta irakasleak esanda bezela eskolatik patiora atera behar degu. Patioan iladak osatu eta irakasleak denak ote gauden kontatzen du. Gaurkoan eskola osoa hustutzeko 3 minutu inguru behar izan ditugu.