Gaur herriko liburutegira joan gara. Ezin izan degu itxaron liburuen barruan zegoena ikusteko. Eskerrikasko Begoña hain ipuin politak gure eskura jartzeagatik!
2021/12/23
Olentzero etorri da!!!
Gaurkoan ere Olentzero etorri da eskolara. Bihar etxe guztietatik pasako dala esan digu. Txintxo portatu!!!!
2021/12/22
Aintzinako Egiptotik gaur egunera
Aintzinako Egipto, Grezia, Erroma
2021/12/21
Idazkide finlandesak
FINNISH PENPALS
IDAZKIDE FINLANDESAK
LH5 eta 6koek ingleseko klaseetan Porikoei (Finlandia) ezagutuz eskutitzak bidaltzen egon gara. Klaseko bakoitzari Poriko bat tokatu zaio: Moonaa, Eevertti, Elli, Oliver, Taneli, Ellen, Noa, Inka, Silvia, Ida, aada, Jasper, Karla, Isa and Bella. Lehenengo gure bizitzaren inguruan hitz egin genuen (zer gustatzen zaigun egitea, nola izena dugun...). Gero beraien galderak erantzun eta eskolari buruz hitz egin genuen. Azkenik Olentzerori buruz hitz egin genuen: Nolakoa zen, nola ospatzen genuen eta abar. Guk bidaltzen genuen bezala beraiek guri ere informazioa bidaltzen ziguten.
We have been sending letters in English classes to the students of
Primary 5 and 6 who live in Pori (Finland). Everyone in our class has got another penpal: Moonaa, Eevertti, Elli, Oliver, Taneli, Ellen, Noa, Inka, Silvia, Ida, aada, Jasper, Karla, Isa and Bella. First we talked about our life (what we like to do, what our name is…). Then we answered our questions and talked about school. Finally we talked about Olentzero, how we celebrated Christmas and so on. Just like we sent them, they sent us information.
2021/12/20
Olentzero eta Mari Domingiri gutuna
Olentzero eta Mari Domingi maiteak:
Aurten oso txintxoa izan naiz. Horregatik, eskatutako liburuak ekarriko dizkidazuela pentsatzen det. Iaz, jostailu asko ekarri zenizkiguten nere senideei eta neri, baina liburu gutxi. Tartetxo bat badezue, irakurri nere zerrendatxoa, mesedez.
Eskerrikasko Olentzero eta Mari Domingi!
https://www.galtzagorri.eus/
2021/12/15
Urkiren abenturak
2021/12/14
Euskararen erabilera
Maier Ugartemendia etorri zaigu eskolara, bere lanari buruz hitz egitera. Lehenik galdetu digu ea Berrobin zer hitz egiten genuen: euskara mordoa, euskara edo euskara gutxitan. Berrobikoak euskera aukeratu dugu. Baina ikusi dugu %80k euskara egiten dugula.
Gero jolas txiki bat egin dugu. Eskolan, patioan, eskolaz kanpoko ekintzetan, eskolaz kanpo eta etxean nola egiten dugun. Eskubian jartzen bazinen euskeraz hitz egiten zenuela zen. Erdian jartzen bazina gaztelera edo beste hizkuntza batez hitz egiten genuela zen. Ezkerrean biak parean hitz egiten zenituela zen eta ikusi dugu Berrobiko eskolan gehien biak parean hitz egiten ditugula.
Maierrek bizikleta zahar baten argazkia erakutsi digu eta esan digu guk ez bagenuen euskaraz gehiago hitz egiten bizikleta zahar hori bezala geratuko zela euskara.
Azkenik esan digu superbotere bat edukiko bagenu euskararen alde zer egingo genuen.
Euskera gehiago hitz egingo beharko genuela iruditzen zaigu. Maierri esker asko ikasi dugu.
Eskerrik asko Maier!
2021/12/10
Urki tronboia jotzen
Pasa dan ostiralean Urki, Izaroren semea, etorri zen gure eskolara tronboia jotzera. Tronboia gertutik ikusi eta entzuteko aukera eman zigun
Mila esker Urki, jarraitu horrela!